Baloreak

Lema harrigarri bat!

rss Ezagutzera eman

1895 urtean sortuz geroztik, EAJ-PNB alderdiak, hots, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), jeltzaleen Euskal Alderdia adierazten du : hau da, Jaungoikoa eta Lege zaharra. Ikurriñak ere JELen grafismoa da. Mende batez baino gehiago, lema horren erran nahia mugitu da. Gaur egun, EAJ-PNB alderdi Demokrata eta Abertzalea da. Zergatik?

Demokratak: Zurekin hemen!

Demokrazia batek (grezieraz, demos : populua; kratos : boterea), hiritar bakoitzaren baitan konfiantza jartzen duen sistema politika bakarra da, bozka eskubidea eskainiz. Guretzat, Demokrata izatea, gizarte humanista baten xedea sostengatzean datza : gizakiaren baitako konfiantzan eta hautu edo egoeren aniztasunean oinarritutako gizarte bat bultzatzean. Honakoa suposatzen du horrek:

  • Ekintza publikoaren erdigunean kokatutako pertsona, gizartean lagundua, sustatua eta inplikatua izateko, - gizakiaren duintasunaren eta oinarrizko eskubideen errespetuan.
  • Pertsonaren zerbitzuko botere bat, desentralizatua, parte hartzailea, gardena eta pragmatikoa.
  • Bere aniztasunean aberats den gizarte bat. Norbanakoa bere berezitasun sozial, kultural, erlijioso edo sexualekin onartua sentitu behar da.

Demokraziaz dugun ideala, askatasuna, erantzukizuna eta elkartasuna bultzatzen dituen humanismo politiko kristautik jalgitzen da. Gure Jaungoikoaren bilakaera da, ikurriñaren gurutze zuriarena. Gaur egun, gure Alderdia erlijiorik gabekoa da eta ez dago erlijio jakin bati lotuta. Sinesmen aniztasuna bermatzen du.

Beste mugimendu politikoak, gizarte demokrata batentzat?

Frantses podere zentralizatuak ainiztasuna guttitesten du Berdintasun oinarriaren izenean.

Eskuineko alderdiek lehen lehenik, balore tradizionalak atxiki edo berreskuratu nahi dituzte. Erliioari eta nazioari lotutako balore tradizionalak, familia bezalako erakundeak edo heterosexualen ezkontza bezalako ohiturei edo liberalismo ekonomikoari atxikiak daude. Aldaketak beldurrez hartzen dituzte. Pertsonak askatasunez jotzen du eta bere ekintzen ondorioetaz arduradun da. Estadoak balore tradizional horien atxikitzea edo berreskuratzea bermatzen ditu.

Ezkerreko alderdiak hobekuntzarako aldaketa defenditzen dute. klase menperatu eta menperatzailearen arteko berezko gatazkan dagoen gizartea ikusten dute Hobekuntzak ezberdintasunak eta injustiziak guttitu behar ditu. Berdintasunaz berme den Estado bat defenditzen dute. Gizarteak moldatutako pertsonak ikusten dute. Pertsonen egoera hobetzea nahi dute.

Ezker-eskuin bereizketa horren gainditzea proposatzen dugu. Pertsona guziak askatasun, berdintasun eta elkartasunari gutti gora behera atxikiak daude. Berdin kontserbatismo eta mugitze ideiekin. Guk, nahiago dugu, pertsonen beharretan, proiektuetan, eskasietan zentratzea. Beraz, gure ikusmoldea berez pragmatikoa da, aurreikusitako sistematrik gabe. Pertsonengan zentratzearen gaitasun hori da, gure ustez, garapenaren motorea.

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.