Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/02/25

Andoni Ortuzarrek “boto baliagarria” eskatzen dutenei gogoratu die pentsioen igoera “EAJren lorpena” izan dela.

EBBko presidenteak Vitoria Gasteizen baieztatu du “EAJ eraginkor eta indartsuak” baino ez dizkiola euskal hiritargoari hobekuntzak ekarriko, eta salatu du Estatutua ukatzen duenak ez duela merezi “Arabaren ordezkari izatea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mitin hau Gasteiz, Araba lurraldearen hiri nagusian iragan da. Hiri hau euskal erakundeen egoitza da ere : Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza eta Ajuria Enea Lehendakaritza. Andoni Ortuzar, EAJ-PNBren aberri mailako buruak, Gorka Urtaran, Gasteiz-eko auzapezak eta Ramiro Gonzalez, Arabako Foru Aldundiaren buruak EAJ-PNBk lortu emaitzak defenditu ditu.

Legegintza honetan, EAJ-PNBk 5 legebiltzarkide zeukan Diputatuen Kongresuan, Madrilen. Erabakigarriak izan dira gehiengoen osatzeko, lehenik Rajoy-ko gobernuarekin (PP) eta Sanchez-eko gobernuarekin (PSOE), egonkortasun baten lortzeko herri ezegonkor batean. Horren truke, duela 40 urte aurreikusi eskumen eskualdatzea lortu ditu EAJ-PNB-k. Bide bakarra horien lortzeko Madrilekin indar jokoan hartzea izan da, gobernu zentralek EAJ-PNB-ren beharra zutelakoan legebiltzarreko gehiangoak lortzeko.

Andoni Ortuzar, EAJ-PNB-ren aberri mailako presidenteak orroitarazi du : « sekulan ez 5 botoek hainbeste ekarri dute euskal gizarteari : Cupo-ren arraberritzea (Madrili eman zergen zatia), konzierto ekonomikoa, Abiadura Handiko Trenarentzat inbertsioak ». Andoni Ortuzar-ek ere orroitarazi du : « hilabete bukaeran, pentsiodunen sarien emendaketa (Estado osoan), EAJ-PNB-ri esker izan dira (Rajoy gobernuarekin egin negoziaketen momentoan) ».

Gorka Urtaran, oraiko Gasteiz-eko auzapezak azpimarratu du : « gai gira serioski eta arduratsuki kudeatzea 3000 langile baino gehiago daukan herriko etxe bat. Gasteiz-erentzat egitasmo argi bakarra dauakgunak gu gira. Muturkerien aintzinean, Gasteiz-en zentralitatea ordezkatzen dugu, erakunde eta alderdi politikoen artean adostea gai girelako, hiriaren onerako ».

Ramiro Gonzalez, oraiko Araba-ren Ahaldun Nagusiak azpimarratu du : « Araba aberatsago da, enpresa eta enplegu gehiagorekin. Langabezia erdiz murriztua izan da, % 7.39ekin. Langabezi guttienik eta lan gehienik sortzen duen euskal lurraldea da. Fibra optika Araba osoan hedatzen da. Estado mailan eta Europa mailan lehenak gira, herri ttipienetara heltzen den sarea da ». Araba paraden lurraldea da.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.