Aberri Eguna 2024

Artxibak

2019/03/08

Leixuri Arrizabalaga: “Etorkizuna berdintasunez eraikitzea eta diskriminazioa sortzen duten faktoreak desagertzea guztion ardura da”

EAJ-PNBren legebiltarkideak baieztatu du Soldata Arrakalak erakusten duela emakumeek pairatzen duten desberdintasuna, eta euskal erakundeak animatu dute lanean jarrai dezaten “Euskadi izan dadin Europako herrialde aurreratuenetakoa berdintasunaren alorrean”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur, martxoak 8, EAJ-PNBko legebiltzarkide emazteek jarduera politiko arrunta geldituko dute, emazteen aldarrikapenak agerian uzteko, eta baita ere erraiteko “egunero lanean jarraituko dugula gizon eta emazteen arteko benetako berdintasunaren alde”. Legebiltzarkideek erabaki dute biharko kontrol bilkurara ez joatea eta “ karrikan aldarrikatzea zein gizarte eredu nahi dugun. Gizarte justua eta berdinkoia, non  gizon eta emakumeok eskubide berberak izango baititugun”. Ordezkari jeltzaleek parte hartuko dute mugimendu feministak antolatutako ekitaldietan, berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin bat eginez. “Biharko aldarrikapen-eguna babesten dugu eta harekin bat egiten, eta berresten dugu berdintasunaren aldeko gure eguneroko lana eta emakume guztien askatasuna. Dagokigun erakunde-esparrutik, emazteen aldarrikapenak gure egiten ditugu eta horiek gauzatzeko lan eginen dugu”.

EAJ-PNBren parlamentariek erabaki dute gaurko soldata genero indarkeriaren aurkako lanean diharduten Euskadiko hainbat elkarteei emaitea. “ M8ko gure soldata baliatu nahi dugu kolektibo horiek baliabide gehiago izan ditzaten indarkeria matxistaren aurkako borrokarako, hori baita gure gizartearen gaitz okerrenetako bat ”.

EAJ-PNBren legebiltzarkide diren emakumeok greban parte hartuko dugu ondorio guzietarako. Hori dela eta, gure elkartasuna adierazi nahi diegu greba egingo duten milaka emazte langileei eta hileko dagozkien ordainsarietan deskontatua izanen dutenei. Lanegun horrengatik jasotako dirua emazteen hainbat elkarteendako izanen da. Helburua da gizarte berdinkoiagoa eraikitzen aintzina egitea, hobea izan dadin guretzat eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Legebiltzarkideek ez dute greba eskubiderik. Ondorioz, emazteek lanuztearekin bat egin arren, ez zaie soldatan deskonturik eginen. Hori dela eta hartu dute Euzko Abertzaleak-Nationalistes Basques legebiltzar-taldeko emazteek hartutako erabakia.

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.