Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/04/19

Pako Arizmendi : « gure aberriak ainiztasuna biltzen du eta europazalea da »

Aberri Eguna, EAJ-PNBren sustengua EELV/R&PS zerrendari Europar hauteskundeei begira, Notre-Dame katedralaren sutea : gai ainitz azken egunotan. Pako Arizmendi, Ipar Euskadiko EAJ-PNBren presidentearekin elgarrizketa baten egiteko parada on bat.

rss Ezagutzera eman
Pako Arizmendi : « gure aberriak ainiztasuna biltzen du eta europazalea da »

ARGAZKIA JAITSI

Aberri Eguna zer den orroitaraz dezakezu eta zoin testuiguruan iragan den ?

1932. urtean, Errepublika españolaren bereraikitzean, foruen berpiztearen aurkako manifestaldi bat bururatu zen Sabino Arana Goiri-ren sortetxearen aintzinean. Aberri Egunaren bultzatzea erabaki zuen orduan EAJ-PNBk, Pazko egunean, euskal aberriaren berpiztearen ikurra hartuz.

 

Zergatik 1932. urtea berezia da zuretako ?

Urte hortan iragan dira Aristide Briand, Europako egitasmo baten ekarlearen heriotza, baina ere, Xabier Arzalluz eta Aberri Egunaren sorrera. 

 

1933an, Aristide Briand-en Europar egitasmoaren alde

  

Zergatik agerian ezartzen duzu Aristide Briand eta bere Europar egitasmoa ?

1933an, bere egitasmoaren sustengua erakutsi genuen jadanik. Bigarren Aberri Egunaren leloa zen : Euzkadi Europa. Hitler, Mussolini eta Franco-ren faxismoen igoera garai hortan, Europazaleen lehen mugimenduan ginen jadanik.

 

Demokrata izaitea, ainiztasunaren alde izaitea da

 

Euskal aberriaren alde izaitea eta europazale izaitea bateragarri ote dea ?

Bai bixtan dena. Ez gira nazionalismo baztertzaile bat, bereziki Europar Batasunaren aurkakoa, baizik eta ainiztasuna bereganatzen duen nazionalismo integratzaile bat. Euskaldun ttipi batek ez da bakarrik euskaraz mintzo, mintzatzen da ere frantsesez edo gazteleraz eta ardura inglesez. Demokrata izaitea, ainiztasunaren alde izaitea da Errepublikar bat uniformizatzailea delarik. Aski dira ikustea Frantses zentralismoaren mugak.

 

Frantziak jende arduratsuak nahi ditu beren erantzukizun gaitasuna ukatuz !

 

Erran nahi baita ?

Poderea Parisen batua da. Parisek denentzat erabakitzen du, guretzat. Frantziak jende arduratsuak nahi ditu eta erantzunkizunen emaitearen aurka agertzen da.

Pariseko aktualitatea, Notre Dame katedralaren sutea da. Zer diozu hortaz ?

Ondare mota ezberdinei atxikiak gira, imaterialak izan daitezen, hizkuntzak bezala, edo materialak, egoitza erlijioak bezala. Horrelako obra nagusi baten desegin parziala kaltegarria besterik ez da izaiten ahal. Bereraiki behar da. Ez dezagun ahantz ere  Pariseko hiri nagusiaren monumentu eta erakunde kulturen gana joaiten dela, aurrekontu frantses kulturaren zati handi bat. Gure ondarearen zaintzeko ere diruztatzearen beharra dugu, kapera eta eliza batzuek « le bon coin » en bidez salduak direlarik, adibidez.

 

Gure Euskararen Lurralde Estatutu egitasmoa kanpaina hontan defenditua izanen da

 

Europar gaiari itzuliz, zergatik EAJ-PNBk sustengatzen ote du R&PS/EELVren zerrenda Europar hauteskundeetan ?

R&PSek tokiko eta desentralizazioaren baloreak bere gain hartzen ditu. Bretoin, alzaziar, korzikar, katalan eta abarreko mugimenduaz osatua da R&PS. Hori izan da aterabidea, ikusiz Europar hauteskundeak mail gehiegi batean iragaiten direla hautesbarruti bakar batekin, Frantzia osoan.

Zoin dira defendituko ditugun gaiak ?

Tokian berean, euskararen lurralde estatutua ekarria izanen da hauteskunde kainpainan. Europa mailan, erronka klimatikoa lehentasuna bihurtzen da. Berdeetaz osagarria da R&PS, gai hortan ere. GIECen arabera, klima aldaketaren aurkako neurrien %50etik %70era lurraldeetan hartzen eta hartuko dira.

 

 

 

 

Next Euskadi
Saltokiak
Alderdi Eguna 2018
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les DĂ©mocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.