Aberri Eguna 2024

Artxibak

2019/07/15

Ikurriñaren Pesta, burujabetasunaren eguna

125 urte ditu Ikurriñak. 125 urte, adin ederra euskal herri zaharraren ikurrarentzat.

rss Ezagutzera eman
Ikurriñaren Pesta, burujabetasunaren eguna

ARGAZKIA JAITSI

1894ko Uztailaren 14an, Euskeldun Batzokijaren balkoiaren gainean lehen aldikotz ikurriña altxatu zuten EAJ-PNB sortu zuten Arana Goiri anaientzat, lehenik Bizkaiarentzat asmatu zutena bateratzaile izan dadin nahi zuten. 125 urte berantago, beren asmoa gauzatu da.

Lapurdiko ametzen herrian, Hazparnen bildurik, ikurriña eta bere asmo bateratzaile ohoratuak izan dira, Gernikako zuhaitzako kimuaren aintzinean. Ikurriña altxatu ondotik, aurresku bat eskainia izan zaio.

Gernika eta Hazparneko haritza

Dani Camblong, Hazpandar alderdikidea eta herri huntako zinegotzi ohiak kimu horren iturria orroitarazi du. Hazparne eta Azpeitia, Gipuzkoar herriaren arteko parezkatzearen ikurra da. « Gernikako zuhaitzaren kimu hau eskaini digute Azpeitiarrek. Hemen landatu edo lurperatu duguna hameka harri horien artean ; 11 harri Hazparneko 11 auzoetan bilduak eta gure Gernikako arbola sustengatzen dutena. Guk Hazpandarrek ametza zuhaitza eskani dugu gure aldetik Azpeitiarrei, Ametzak gure herriaren 3 mendeetako istoria baitu berarekin ». Zuhaitz honen jutsak  larrua tratatu ditu, larrutegiak sorarazten lagundu, baita ere 1970-80 urte arte, xutik izan diren Hazparneko oinekoen industriak. Ekitaldi honen bururatzean, kantatua izan den Gernikako arbola, Euskaldunen burujabetasuna azaltzen du. Dani Camblong-el galdegiten du burujabetasun hori egunero eraikitzea. « Orroitu dela 40 urte ez zen herriko etxeetan ikurriñarik, ez zen herrien izenik euskaraz. Heldu den herriko bozetan parte hartu, sartu herriko kontseiluetan egin besteekin lana defenditzeko gure nortasuna eta gure burujabetasuna ».

Euskal Lurralde Erakundearen bidean

Pako Arizmendi, EAJ-PNBren Herrialde presidenteak, ikurriñak eta bereziki filosofi humanista ordezkatzen duen gurutze xuriaren pareko mezu zoziala eskaini du : « egun batez, gizartearen zati handi batek pairatzen dituen ezberdintasunak desagert daitezen nahiko genuke, bereziki emazteentzat munduan. Gure erakundeetan erantzukizunezko lanak betetzen hasten dira emazteak. Emazte gizonen arteko berdintasuna defenditzen du EAJ-PNBk duela hainbat urte : Uxue Barkos Nafarroan eta Izaskun Bilbao, Brutselan, bidea erakusten digute ». Pako Arizmendik orroitarazi du ere  gure lehen helburua  : « euskal elkargo erakunde berriaren martxa ona eta garapena. Irabazi behar dugun erronka da, egun batez Lurralde Erakundea lortu nahi badugu, gure askatasun eta erantzukizun asmoaren lehen urratsak ».

Pesta honen parte hartzaileek bazkari bat hartu dute, Berria Trinketearen ondoan.

 

 

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.