Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/10/16

Andoni Ortuzar : Ā« Lege espaniarra, graziazko neurriak dira ere Ā»

Andoni Ortuzar, EBBko presidentearen adierazpenak Herri Irratian, Kataluniako buruzagi politikarien aurkako epaiaren ondotik.

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar : Ā« Lege espaniarra, graziazko neurriak dira ere Ā»

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, atzo goizean, gogoratu du legeak “atzo Espainiako hainbat politikarik hitzetik hortzera zerabiltenak” eta Konstituzioak gradu progresioak, graziazko neurriak eta indultuak aurreikusten dituela, eta erreklamatu du lege figura horiek aplikatzea atzo Auzitegi Gorenak `procés´ izeneko auziaren inguruan eman zuen epaia jaso zuten kataluniar politikariei.

Legearen beste alderdia ahanzten

Ortuzarrek uste du epaia dela EAJ-PNBren aldetik “aspalditik salatzen, kritikatzen eta deitoratzen ari giren prozesuaren ondorioa, Espainiako estatuan ematen ari den justiziaren politizazioarena eta politikaren judizializazioarena, alegia”. Eta uste du Pedro Sánchezen erantzuna, atzo Auzitegi Gorenak ezarritako zigorrak “osorik bete behar direla” esanez eman zuena, datorrela “hilabete barru Hauteskunde orokorrak egingo direlako. Beste alderdien erantzunak ikusita, nik uste dut bere jarrera izan dela zati batean instituzionala eta beste zati batean hurrengo hauteskundeei begira”. Nik atzo Espainiako hainbat buruzagi ikusi nituen `legea legea da´, `guztiei eragiten die´ eta `egiten duenak ordaindu behar du´ esaldiak hitzetik hortzera botatzen… baina legearen beste alderdia ahaztu edo ukatu zuten, legeak aurreikusten du gradu progresioa eman daitekeela, erdi-askatasun egoeran irten daitekeela, baldintzapeko askatasunean ere. Hori dena ere bada Espainiako legeria”.

Solasaldia sekulan bezain beharrezkoa

Ortuzarrek uste du Auzitegi Gorenaren epaiak ez duela Kataluniako auzia konpontzen lagundu. “Epai honen ondorioak larriak dira Kataluniarentzat, baina uste dut Espainiako estatuarentzat ere badirela. Erran genuen Espainiako estatuan elkarbizitza demokratikoa apurtzeko zorian egon daitekeela. Epai honek nora eramango ote gaitu? Inork pentsatzen al du herenegun baino hobeto gaudela? Begi bistan dago Kataluniako kaleak ez daudela hobeto, eta giro politikoak ere ez du hobera egin. Hilabete eskas falta da hauteskundeetarako. Hortik ere ez da gauza onik irtengo, alderdi batzuei berdin dielako Katalunian duten posizioa sakrifikatu behar badute ere, Euskadikoa sakrifikatu duten bezala, Estatu mailan gauza horiei guztiei etekina ateratzeko eta erabili ahal izateko”. Edozein kasutan, jeltzaleen buruak uste du irtenbide bakarra elkarrizketa dela: “Halako egoera latzetan inoiz baino beharrezkoagoa da elkarrizketa. Gauza txar guztietatik, eta epai hau oso gauza txarra da, zerbait ona atera behar da. Uste dut atzokotik aintzina etapa berri bat ireki ahal dela eta ireki behar dela Katalunian,eta Kataluniatik Estatu osoarekin, konponbide politikoak behar dituen auzi nazional eta politiko baterako irtenbide demokratiko, adostu eta baketsua bilatzen saiatzeko”.

 

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les DĆ©mocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.