Baloreak

Lema harrigarri bat!

rss Ezagutzera eman

1895 urtean sortuz geroztik, EAJ-PNB alderdiak, hots, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), jeltzaleen Euskal Alderdia adierazten du : hau da, Jaungoikoa eta Lege zaharra. Ikurriñak ere JELen grafismoa da. Mende batez baino gehiago, lema horren erran nahia mugitu da. Gaur egun, EAJ-PNB alderdi Demokrata eta Abertzalea da. Zergatik?

Demokratak: gure geroa eraiki dezagun!

Demokrazia batek (grezieraz, demos : populua; kratos : boterea), hiritar bakoitzaren baitan konfiantza jartzen duen sistema politika bakarra da, bozka eskubidea eskainiz. Guretzat, Demokrata izatea, gizarte humanista baten xedea sostengatzean datza : gizakiaren baitako konfiantzan eta hautu edo egoeren aniztasunean oinarritutako gizarte bat bultzatzean. Honakoa suposatzen du horrek:

  • Ekintza publikoaren erdigunean kokatutako pertsona, gizartean lagundua, sustatua eta inplikatua izateko, - gizakiaren duintasunaren eta oinarrizko eskubideen errespetuan.
  • Pertsonaren zerbitzuko botere bat, desentralizatua, parte hartzailea, gardena eta pragmatikoa.
  • Bere aniztasunean aberats den gizarte bat. Norbanakoa bere berezitasun sozial, kultural, erlijioso edo sexualekin onartua sentitu behar da.

Demokraziaz dugun ideala, askatasuna, erantzukizuna eta elkartasuna bultzatzen dituen humanismo politiko kristautik jalgitzen da. Gure Jaungoikoaren bilakaera da, ikurriñaren gurutze zuriarena. Gaur egun, gure Alderdia erlijiorik gabekoa da eta ez dago erlijio jakin bati lotuta. Sinesmen aniztasuna bermatzen du.

Beste mugimendu politikoak, gizarte demokrata batentzat?

Frantses podere zentralizatuak ainiztasuna guttitesten du Berdintasun oinarriaren izenean.

Eskuineko alderdiek lehen lehenik, balore tradizionalak atxiki edo berreskuratu nahi dituzte. Erliioari eta nazioari lotutako balore tradizionalak, familia bezalako erakundeak edo heterosexualen ezkontza bezalako ohiturei edo liberalismo ekonomikoari atxikiak daude. Aldaketak beldurrez hartzen dituzte. Pertsonak askatasunez jotzen du eta bere ekintzen ondorioetaz arduradun da. Estadoak balore tradizional horien atxikitzea edo berreskuratzea bermatzen ditu.

Ezkerreko alderdiak hobekuntzarako aldaketa defenditzen dute. klase menperatu eta menperatzailearen arteko berezko gatazkan dagoen gizartea ikusten dute Hobekuntzak ezberdintasunak eta injustiziak guttitu behar ditu. Berdintasunaz berme den Estado bat defenditzen dute. Gizarteak moldatutako pertsonak ikusten dute. Pertsonen egoera hobetzea nahi dute.

Ezker-eskuin bereizketa horren gainditzea proposatzen dugu. Pertsona guziak askatasun, berdintasun eta elkartasunari gutti gora behera atxikiak daude. Berdin kontserbatismo eta mugitze ideiekin. Guk, nahiago dugu, pertsonen beharretan, proiektuetan, eskasietan zentratzea. Beraz, gure ikusmoldea berez pragmatikoa da, aurreikusitako sistematrik gabe. Pertsonengan zentratzearen gaitasun hori da, gure ustez, garapenaren motorea.

Abertzaleak: Euskadi Europar batean eraiki dezagun!

Euskal nazio edo aberria, modu horretan bizi dute euskotarrak eta euskaldunak bizi diren abertzaleek. Aberria, abertzale edo euskotar bezalako hitzak Sabino Arana Goiri-ren asmakizunak izan dira, bere erranaldi famatu batek erakusten duen bezala : « Euzkotarren aberria Euzkadi da ». Euskotarrak, beren jatorria edozein izanik ere, euskal hiztunak izanik ala ez izanik ere, gure hizkuntzari, kulturari, historiari edo izaerari atxikiak dira. Osagai kultural hauek euskal komunitate nazionala osatzen dute. 7 lurralde historikoz edo lurralde foralez osaturik da euskal aberria : Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Xiberoa, Ipar Euskadin eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, Hego Euskadin.

Abertzaleak gure berezitasunetan oinarritutako etorkizun handi baten alde egiten du, herri honen biztanle guztientzako proiekturik hoberena delakoan. Euskal kulturari lotu edo ez lotutako biztanle horiek euskal hiritarrak dira herri honen bizian parte hartzen dutelako. Hiritar guziak berdintasunean daude eskubide eta eginbideetan. Norberaren eskubide den aberri sentimenduan errespetatuak izan behar dira. Guretzat, posible da frantses naziokoa izan eta euskal hiritar izaitea. Sentimendu nazionaletatik haratago joanez, elgarrekin lan egiteko nahia, ondare natural, kultural edo beste edozoin baliabide baloratzeko patu amankomun baten gogoa sortzen du.

Legeen euskal izpiritu bat

Gure patuaren jabe izateak, gure lege propioak agintzeko gaitasuna berreskuratzea suposatzen du, europar esparru batean betiere. Hortaz, legeen euskal izpiritua eguneratzean datza. Bi zutabetan oinarritzen dira lege horiek :

  • hitzarmenaren edo kontratuaren kultura, emandako hitzaren garrantzia adierazten duen erran zaharrak dionaren gisara : « hitza hitz ». Euskal ohitura zaharren sistema etxeko nagusien arteko adostasunean oinarritzen zen, etxeko jaunekin gizonentzat, edo etxeko andereekin, emazteentzat. Hizarmen hauen auzoen artean egiten zen (auzo lana), bainan ere, herri eta lurralde historikoetan. Lurralde historiko bakoitzak urteetan zehar lortu du arauen sortzeko gaitasuna : foruak. Sistema herrikoi hontan, Herri bakotxak bere ordezkaria bidaltzen zuen herrialdeko biltzarretan, herriaren erabakien ekarle gisa. Demokrazia aurreko sistema hau 7 lurralde historikoetan bizirik egon da ñabardura batzuekin, feodalismoaren eta podere zentralen indarraren arabera. Foru horiek deseginak dira, Iparraldean, frantses iraultzaren garaian, 1789ko Agorrilaren 04an eta pribiliatuen desegitze gauan. Hegoaldean, XIX. mendean erasotuak izan dira eta deseginak 1876. urtean. Gaurkotuak, español Konstituzioan onartuak dira, gaur.
  • ekintza kolektiborako gogo berezia. Jabetuak badira ere, talde intereseko ondasun batzuek errespetatu behar dituzte pertsonek. Transmititu beharreko ondarea dira. Adibide argia etxearena da. Etxea belaunaldiz belaunaldi eskualdatzen zen, familia leinuaren jarraipena bailitzan. Herentzia amankomun bat helarazi behar dute pertsonek. Talderako ekintzak errexten ditu. Horra zergatik Euskadi Europako kooperatiben lurraldea den, bereziki MCC lider mundialarekin sail hortan. Gaur egun, gakoa jabetza eskubidea izpiritu horretan praktikatzean datza. Horra, zergatik, baita ere, Euskotar izatea garapen iraunkorraren alde izatea den.

Guzti horrek, Lege Zaharraren edo ohitura zuzenbidearen bilakaera erakusten du : ikurriñaren gurutze berdea, San Andres gurutzea. San Andres egun batez, Bizkaitarrek, beren ohitura zuzenbidearen berreskuratzeko, Gaztelarrak garaitu zituzten, guda legendario batean. Kolore berdeak bizkaitarren eta euskotarren askatasunaren sinboloa den Gernikako arbola oroitarazten du ere.

Lege Zaharra ez da zentzu tradizionalistan ulertu behar. Gure memoria eta izaera galdezkaturik, gaurko munduari egokiturik, etorkizuna eraikitzeaz ari gira. Sabino Arana Goiriren erranaldiak ederki laburbiltzen du hori : « atzokoan finkatuz, gaur, biharkoa bultzatu ».

Euskotarra eta Europazalea?

Euskal nazioa, Zazpiak Bat lemak irudikaturik, 7 herrialde historikoen federakuntzaz osatua da. Beste herri batzuekin batera, Europar Batasuna osatzen du. Europaren aldeko gure engaiamendua azaltzen duten arrazoiak, hitzarmenen egiteko gure kultura, federalismoaren ideia babesteko gure kultura, europar humanismoaren abenturan integraturiko gure historia, eta bake eta oparoaldi idealak dira.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!