Egitasmoa
Tokiko eta Europa mailako aterabideak
Aterabideen Ipar Euskadi
Tokiko aterabide horiek demokratak dira, tokiko antolakuntza batekin. Jendearengandik ahal bezain hurbil, podere publikoak eta eragile zozialak elkartuz, aterabide konkretuak aurkitzeko, lanarentzat, mugitzeko, aisialdirako, osasun beharretarako.
Tokiko aterabide horiek abertzaleak dira : gure indarretaz harro eta fidakor, eta horietan lehena : lurralde huntako gizon eta emazteak. Beren jakintzak erabili, beren gaitasunak agerian emaiteko, tokian bertan sortzeko duten gogoa nabarmendu.
Erronka nagusiei erantzun : enplegua, etxebizitza, garraioa eta energia, zerbitzuak, euskara
Iparraldeko biztanleek talde nahikunde eskasa pairatzen dute, erantzun azkar batzuen eskasa eguneroko desoreka gero ta handiagoak: kalitatezko enplegu gutti dagoen turismo eta zerbitzuetan oinarritutako ekonomia bat, gazteen atxikitzeko gai ez dena, ingurumen kutxatua energi gai batzuekin, lur funtsa eta etxebizitzen eskuratzeko gero ta zailtasun handiagoak, garraio eta zerbitzu publikoen egoera zaila eta kenka txarrean dagoen euskara eta euskal kultura.
Kontsentso motel batean bizi gira. Alde batetik, arduradun politikoak, beren herrien, herri elkargoen edo kantonamenduetako kudeaketetan harturik, ez dute ikusmolde eta nahikunde berezirik defenditzen Iparraldearentzat. Ez dituzte erronka horiek bereganatzen. Bestaldetik, esperientsia interesgarri ainitz, bainan sobera banatuak.
Iparraldeko Erkidego batekin, lehen urratsa Iparraldeko Herri Elkargo baten sortzean, EAJ-PNBk 5 egitasmo nagusi proposatzen ditu erronka horiei erantzuteko. Ipar Euskadi berri hau ingurumen ekarle baten etekinak baliatu behar ditu, euskal euro herrialdean, egiazko tokiko palanka bere garapenarako eta ere Europa zinez federala, irtenbideen Europa berriz bilakatzeko.
Etorkizun bat eman sakonki batzen gaituenari : euskara eta euskal kultura.
Lehen babespen legala ko-ofizialtasunatik hurbiltzen gaituena:
- Eskualde Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Europako Kartaren aplikatzea; lehentasuna, ikasle zein helduentzako euskarazko irakaskuntzaren eskaintza orokortzea delarik. Eskola publiko eta pribatu bakoitzak, ama eskolatik lizeora, irakaskuntzako 3 adarrak proposatzeko moduan izan behar du : murgiltzea, elebiduna edo hautuzkoa.
- Falloux legearen indargabetzeko baimen berezia, ikastetxe guztietan euskarari lotutako inbestizamendu oro diruztatu ahal izateko
- Tokiko komunikabideetan, euskarazko programen zabaltzeko laguntzak
- Euskal ondarea eta kultura erakatsi euskara hobekiago preziatzeko : ikastetxe guzietan, programak euskal herriko historiari buruz, ondare materiae ta imaterialari buruz, euskal kulturaren erakaskuntza kantuan, antzerkian, …
- Ipar Euskadiko erakundetze bat, euskarazko irakaskuntzaren eskaintza orokortuaren inguruan Hezkunde Ministerioarekin kontratuak izenpetzeko, tokiko komunikabideen bidez euskarara sentsibilizatzeko eta hauetan euskararen presentzia segurtatzeko, Estatuko Administrazio egituretan, Lurralde Kolektibitateetan edo zerbitzu publikora bideratzen diren eskubide pribatuko zerbitzuetan euskararen presentzia segurtatzeko... gidari lana burutuz.
Iparraldean lan egin, kalitatezko enpleguak eraikiz
Ekonomia ekoizlari bat eraiki behar da, berrikuntza mailako sektoreekin, zerbitzuekin jendeentzat eta lantegientzat, euskal lantegien ekonomia bat talde izpiritu batekin lantegiburu eta langileekin edo kooperatzaileen artean.
Agentzia horrek tokiko aktore ekonomiko guziak bilduko ditu : Komerzio Ganbara, hautetsiak, EPFL, eragile ekonomikoak : kluster, Izarbel, Estia, lantegien mintegiak, kontsumitzaileen elkarteak, langileen sindikatuak...
Helburua : lantegien sortzeko eta garatzeko palanka guziak baliatu : adarrak eta kluster-ak sustengatu beren egitasmoetan, sektore berri batzu antolatu, sustenguak kalitatean, langileen formakuntzan, berrikuntza eta ikerketa programak sustatu, lur funtsak EPFLekin, kanporat joan talentuak erakarri eta zuzenean lan egin Iparraldeko gazteekin, lantegi berrien sortzeko, lantegien eskuz aldatzeetan laguntzeko, baserri adarrak sartu Agentzia hortan, formakuntza berriak sustatu...
Bizimodu ekonomoagoa susatzea, aldaketa klimatikoari erantzunez, energiaren gaiari loturik da.
Europar Batasunak tokiko energi Agentziak sustatzen ditu, 1994az geroztik, sistema desentralizatuen garrantziaren gatik. Gure energi Agentziak garapen ekonomirako Agentzia eta aktore guziak bilduko ditu : artisauak, garrailariak, laborariak, ingurumen elkarteak...
Bere lehentasunak:
- Aholkua ibilbide eta garraioen antolaketan.
- Herritarrei, enpresei, administrazio egiturei aholkuak ematen dizkiete, eraikinei buruzko eraginkortasun energetikoari buruz, energia berriztagarrien erabilpen posibleari buruz.
- Iparraldean, etorkizun handiko energia adarren garapena : hidroelektrizitatea, biomazak eta bereziki egur-energia, metanizazioa.
- Animazioak : eztabaidak, erakusketak, bilkura berezituak energi berriztagarrien edo energi erabilpen neurtuari buruz.
Bizitoki on bat atsemaitea, Iparraldean kezka bat bihurtu da ainitzentzat. Lur funtsa eta etxebizitzaren merkatuak mail jasangaitzetan da jende askorentzat.
Etxebizitza eta lur funtsen profesionalen sare bat irtenbide berri guziak garatuko ditu etxebizitza arazo horri erantzuteko. Bakotxak bere jakintza eta bere irtenbideak propsatuko ditu. Sare horren parte hartzaileak : agentzia imobilarioak, FNAIM, sektore horren bankoak, notarioak, EPFL.
Lan ardatz batzu:
- Irtenbide berrien sailkapena : herritarren estatutua, etxeak hiriko baratzekin...
- Informazio gune argiki ezaguna etxebizitzarako dagoen laguntza guziak ezagutarazteko.
- Etxebizitzarako formula berrien garapena : etxe batzuen eraiketa taldeka, taldeka bizitzea toki batean...
- Etxe zaharren berriztatzea: naturalki handiak diren gure etxe eta bizitokien berantolaketa, handituz edo barneko eremuak berantolatuz, partaide publiko-pribatu arinekin.
- Harremana telelana-baserriko etxeak.
- Tokiko hitzarmena tokiko beharrei moldatu tokiko kreditoentzat.
Jenderako zerbitzuak osagarri edo formakuntza eremuetan atxikitzea eta mugitzea ezinbestekoa da eguneroko bizia hobetzeko.
Eusko Autonomi Erkidegoko kakitatezko zerbitzuekin bezala, Osakidetzarekin adibidez, EAJ-PNBk bere hoberena eginen du, zerbitzuen mententzeko, hobetzeko, eta azken berritasunak sararazteko.
Zerbitzu publikoen zentro batek Herri, Departamendu, Herrialde, Legebiltzarreko hautetsiak, Zerbitzu Publikoen arduradunak (Hezkunde Nazionala, Auzitegia, Osagarria, …) edo zerbitzuak publikoei zuzenduak (Posta, EDF, France Telecom, …) Kontsumitzaileen elkarteak, langile eta lantegiburuko sindikatak.
Helburuak:
- Aintzin ikusitako bilakaerei, zerbitzu publikoen egitasmoei buruzko informazioa eman erantzunak aski aintzinetik asmatzeko, irtenbideak atseman jendeen galdeei. Bereziki, Hezkunde Nazionalean edo Postako hesteko tokietan, hautetsiek ahal bezain bat laster beren aterabideak pentsa zezaten.
- Jendeen beharrak jakinarazi, kontsumitzaile elkarteen bidez, zerbitzuak hobetzekos.
- Osagarritasunak asmatu zerbitzuen artean.
- zerbitzuen arteko egitasmo bateratuak asmatu, lurralde mailan. Ad : zerbitzu publikoen tokiko etxea.
Euskal osasun sarea : elkartu osasun eskaintza hobetzeko.
Sare hortan izanen dira: euskal kostaldeko hospital zentroa, Izpura, Donapaleu, Mauleko egiturak, Osasuna kluster-a, Capio taldea.
Helburuak:
- Egun bateko kirurgia garatu, jakitateak, azpiegitura teknikoak elkartzeko.
- Basamortu medikoaren aurka borrokatu, osasun etxeen laguntzarekin.
- Harreman publiko-pribatu garatu.
- «ongi jan eta ongi ibili» prebentzio sare bati buruz gogoetatu.
Goi mailako formakuntzen Kontseilua : tokiko beharrei buruzko formakuntza eskaintza bat
sare bat Hautetsi, UPPA (Aturri Herrien Unibertsitatea), Estia, lizeoak goi mailako formakuntzekin, sare zozio-ekonomikoak : Merkatal Ganbara, Kluster, lantegi mintegi, Izarbel teknopoloa, lantegiburu sindikatu eta UPV.
Helburuak:
- Tokiko behar ekonomiko, zozial eta kulturei moldatu goi mailako formakuntzen osaketa.
- Begiratu, moldatu eta hobetu gaurko formakuntza batzu.
- Unibertsitate autonomo bat eraiki Europako eta euro herrialdeko sare batean.