Artxibak
2007/01/17
Iparraldea bai-entzat
Iparraldeko lau alderdi abertzaleen arteko bilkura ezberdinak iragan dira azken hilabete honetan hurrengo ekainaren legebiltzarreko hauteskundeen bateratze elektoral batentzat.
Frantziari erakutsi nahi genion abertzaleen bateratzeak, Euskal Herrian erabakitze askatasuna defenditzen duen indarrak, joko politikoan hauteskundeetan ezinbesteko funtzioa betetzen duela. Lau alderdien arteko ezberdintasunak bazterrerat ezartzeko elgarren arteko tirabideak baztertzeko, bake egoera bat izan behar zen edo bederen ETA-ren su etenak ahalbideratu zuen pazifikazioa. Oinarrizko baldintza aintzinatzeko : bortitzkeria ez izatea. Lau alderdien arteko koalizioa ezin da bete gaur. Bainan, Madrileko aireportuaren atentatuaren ondoren argetzen zen Batasuna, lau partaidetarik batek beste hiru alderdieri konparatuz jarrera arras kontrakoa zuela. Baldintza berri horietan, EAJ-PNBk proposatu digu jarraitzea helburu berdinarekin, erran nahi baita euskal alde demokratiko bat, EA eta ABrekin, Iparraldea bai aliantzan. Koalizio hau 2004ko Ekainean Europako hauteskundeentzat xutik ezarritako koalizio molde berekoa litzateke edo hurrengo Maiatzan, Nafarroa bai koalizioak eginen duen bezala hiru alderdi abertzaleekin, EA, EAJ-PNB eta Aralar Nafarroko gobernuan ezar lezaken oposizioaren garaipenarekin.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






