Artxibak

2009/06/11

Emaitza itxaropentsugarria

EAJ-PNBk Jean Tellechea-k kudeatu Euskadi Europan zerrendaren alde bozkatu duten hautesle guziak bihotz bihotzez eskertzen ditu. EAJ-PNBk “sud-ouest” hautes eremu osoan 4275 boz lortzen ditu, 1037 boz Biarnoan eta Iparraldean 3101 boz eta bozketen %3,4a lortzen ditu abstenzio azkar eta hauteskunde zailen testuinguruan.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBren aldeko botua ezberdina da lurraldeen arabera, tokika hor bagira. Gure azkartzea nabarmena da kantonamendu batzuetan : Hazparnen, bozen % 8,25a, Ezpeletan, bozen % 6,68a, Garazin, % 6,40a edo Baigorrin, % 5,80a.

Bozketa hau argiki erakusten du demokrata zentrista edo bederen euskaldun eta zentrista sentsibilitate baten presentzia Iparraldean. Lehen, jende ospetsu batzuk zuten hori ongi ordezkatzen : Michel Labéguerie, Jean Errecart edo Jean Etcheverry-Ainchart. Gaur, mugimendu politiko bat azkartu nahi dugu sentsibilitate horren ordezkatzeko. Emaitza hau itxaropentsugarria da. Gizartean oraindik gehiago izaiteko nahikeri handiago baten adierazlea da alderdizaleetaz hurbiltzeko eta gure mugimendua gehiago ezagutarazteko.
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!