Artxibak
2011/05/17
Urkullu: “Biziberritze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko itun handia lideratzeko konpromisoa hartu dugu”
Gaur Gernika-Lumon burutu den ekitaldi politikoan EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu du Euzko Alderdi Jeltzaleak konpromiso handia duela “ gizarte kohesioarekiko eta enpleguarekiko konpromisoa. Gizartean dagoen larrialdi handia da.
Erakunde guztien artean biziberritze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko itun handia lideratzeko konpromisoa hartu dugu. Ezbai politiko guztien artean, talde kezka bat partekatzen dugu”.
Buruzagi jeltzaleak azpimarratu du baita “gaur egun, langabezian dauden 153.115 pertsonen eta beren familien larritasuna bizi dugu. Premia osoz erantzuteko konpromisoa hartu dugu”.
“Bakea, Aniztasuna, Euskal Aberria eta Enplegua, eta Gizarte Kohesioa. Hauxe da gaurko honetan, Gernikan, Euzko Alderdi Jeltzalearen alderdikide guztiok hartzen dugun konpromisoa. Maiatzaren 23tik bertatik, erakunde guztietan landuko ditugun konpromisoak” azaldu du.
EAJ-ren hauteskunde kanpaina jarrai ezazue zuzenean : http://www.eaj-pnv.eu
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/29
BERRIA
2025/10/25
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







