Artxibak

2025/10/11

Euskal erakundeen bilakaerari buruzko gogoeta zabaldu du Miarritzen EAJ-PNBk

Larunbat honetan, Urriaren 11an, Biarritzeko elkarteen etxean, EAJ-PNBk Euskadiko gai instituzionalari buruzko mintzaldi bat antolatu du. Maider Arosteguy Biarritzeko alkatea, Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako diputatu nagusia eta Peio Etxeleku Ipar Euskal Herriko enpresaburu eta EAJ-PNBko buruzagiak eztabaida zabala izan dute euskal erakundeak Bidasoaren alde batean eta bestean euskal gizartearen beharretara egokitzeko beharrari buruz.

rss Ezagutzera eman
Euskal erakundeen bilakaerari buruzko gogoeta zabaldu du Miarritzen EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNBren 130 urtetarako antolatu den ekitaldi zikloaren baitan, "Euskadi botere instituzional baten beharrean » hitzaldia Ipar eta Hego Euskal Herriko hautetsiak biltzeko parada izan da, gaur eta bihar euskal erakundeen tokiaz elgarrekin gogoetatzeko.

Bigarren Lecornu gobernuaren izendapen kaotikoaren biharamunean, Euskal Herriko gai instituzionala zen Miarritzeko eztabaiden ardatza. Frantziako eredu baten aintzinean, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren eredua askotan inspirazio iturri gisa agertzen da. Irudikapenetatik haratago, politikak arintasun handiagoz gidatzeko tresna egokituak behar dira, herritarren beharrei hurbilen erantzuteko, baina baita eragile ekonomiko, sozial eta abarrei ere, mugaren bi aldeetan. Frantziako egoeraren ezegonkortasunak berez zailtzen du euskal instituzioen ahalmena Hegoaldean zein Iparraldean. Baina euskal erakundeek konfiantza eta egonkortasuna eskaini behar diete herritarrei eta enpresei.

Zer bilakaera izan dezakete euskal erakundeek gizartearen behar politikoei aurrean hartzeko? Erakundeak borroka handiko emaitzak dira. Etengabe egokitu behar dira gizartearen eskakizunei eta eskakizun demokratikoei erantzuteko. Hego Euskal Herrian, Gipuzkoatik, Eider Mendoza Larrañagak nabarmendu du oso garrantzitsua dela hurbiltasun ahalmena izatea, batez ere zergak, hurbileko lurraldeen beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko. Berez arazo sentigarri hori, zerga, ekintzen askatasun mota baten giltza bezala eztabaidatu da. Tokiko hautetsi gisa, Maider Arosteguyk dio auzapezak Estatuaren zerbitzuen agindu pean direla gai horretan, tokiko hautetsiek ekintza arin bat behar dutelarik. Beste gai batzuk jorratuak izan dira, tokian-toki jarduteko molde gehiago eskaintzeko: ekonomia, garraioa, osasun zerbitzuak, garraioa, bilakaera demografikoak...

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!