Artxibak
2011/07/13
Urkulluk “arbuiagarri” jo du adierazpena, baina Ezker Abertzalearentzat apustu politikorako “arnasa” izan daitekeela uste du
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak baieztatu duenez “arbuiagarria” da ETAk argitara atera duen komunikatua, eta gaineratu du adierazpen honek duen gauza “positibo” bakarra “barruko kontsumorako” dela, beraz, ezker abertzalearentzako “arnasa” izan daitekeela, bide politiko hutsen aldeko apustuan urratsak emateko balio dezakeelakoan.
Onda Vascari eginiko adierazpenetan, hitz hauek erabili ditu ETAk argitara atera duen adierazpenaz jarduteko. Bertan, ETAk baieztatu duenez “Euskal Herriak ilegalizazioaren borrokaldi politiko eta ideologikoa irabazi du” eta “guztiz konbentzituta“ dago bakezko eszenatokia eraikitzeko aukera ematen dela.
Urkulluk “arbuiagarri” eta “irain” jo du ETAk ilegalizazioaren gaineko garaipen “ideologiko eta politikoa” bereganatu izana.
EAJ-PNVren buruak adierazi duenez, adierazpenak izan dezakeen gauza “positiboa” izan daiteke “ezker abetzalearen barruko kontsumorako arnasa izan daitekeela, bide politiko hutsen aldeko apustuan sakontzeko urratsak ematea ekar dezakeelakoan ”.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/29
BERRIA
2025/10/25
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

 HARREMANETARAKO
 HARREMANETARAKO WWW.EAJ-PNV.EUS
 WWW.EAJ-PNV.EUS



 
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                            



