Artxibak
2013/05/27
Iparraldeko Lurralde elkargoaren alde, Baionan, Ekainaren 1ean
EAJ-PNBk dei egiten du parte hartzea, Baionan, Ekainaren 1ean larunbat honetan, Iparraldeko Lurralde Elkargoaren aldeko manifestaldian.
EAJ-PNBk, bere alderdikide guziak baita ere hurbil diren partaide politikoak hor ere izaitea galdegiten die : alderdizaleak eta Euskal zentristak aspaldi danik Iparraldeko Lurralde Elkargo horren alde agertu direnak.
2002ko urtean, EAJ-PNBk Lurralde Elkargo horren egokitasuna defenditu zuen. 2009. urtean, proposamen politiko hori gaurkotu zuen, bi erronka nagusiei erantzuteko eraginkortasun eta hurbiltasunaren bidez : Iparraldeko erakundetze onarpena eta hurbiltasun proiektuen bultzada, Iparraldeko biztanleen ongi izatearendako.
Lurralde Elkargo berezi horrek : departamendu bat, eskualdeen eskumenekin, topaketa gune nagusi bat bilakatu da, gizarte eragileen artean : sindikatuak, Merkataritza Ganbara, elkarteak…eta iritzi ezberdinetako arduradun politikoen artean : PS, UMP, Zentrokoak, Ekologistak, abertzaleak …
EAJ-PNBk Lurralde Elkargo horrek guttienezko minimo onargarriak ditu, Iparraldeari errealitate politiko bat emaiten baitio, oinarrizko eskumenak eskuratuz hurbilezko garapen politika eramaiteko.
EAJ-PNBk dei egiten die ere tokiko hautetsi guziei, auzapezak,Herriko Kontseilariak, Kontseilari Orokorrak, Eskualde Kontseilariak eta aldarrikapen horren aldeko indar politiko guziei, haien elkartasuna adieraz dezaten erakunde horren aldeko tokiko deputatu eta senatariak sustengatzeko, Parlamentuan ahal bezain azkar defenda dezaten egitasmo hori, hurrengo deserdiratze legearen barnean.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/29
BERRIA
2025/10/25
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







