Artxibak
2013/10/01
EAJ-PNBk “bakea indartzea eta iraganeko estrategiak uztea” galdegiten du
Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarra, astelehen arratsaldean Bilboko egoitzan bilduta adierazi du gibelaldia eman dela Euskadin bakea finkatzeko bidean zeuden aurreikuspenetan, ETAk bere azken komunikatua plazaratu ostean eta Auzitegi Nazionalak "Herrira" taldeko aktibista batzuk atxilotzea agindu ondoren.
EAJren esanetan, iragan astean ETAren azken komunikatua ezagutzera eman zenez geroztik gibelaldi kezkagarria eman da Euskadin bake bidean zeuden aurreikuspenetan. Desagertzeko prozesuan aurrerako urratsak eman beharrean, ETAk bere bortxazko ibilbideaz harro agertu den bitartean, "Herrira" elkarteko militanteen atxiloketan erakutsi den bultzada politiko eta judizialak iraganeko denboretara eraman gaitu, zeinetan ilegalizazioa, blokeoa eta "dena da ETA" tesiak herri hau gatazkara kondenatzen zuen, bizikidetza blokeatuta zegoen zerumugara begira.
EAJren aburuz Euskadin bortxakeriarik gabeko gizartea finkatzeko ekimenean egin diren ahaleginak ezin dituzte bazterrera bota iraganeko estrategiekin amets egiten dutela ematen dutenek, ezta ETAk egin behar duena -desarmea eta barne egiturak
desegitea- egin nahi ez duelako, ezta batzuek bakezko bizikidetzarako jarri dugun ordulariak salbuespenezko eta euskal gizartearen gehiengoak nahi duen agendatik kanpoko jardueren bidez gibelera egitea nahi dutelako ere. Etengabe hazten ari den gibelaldi egoera honen aintzinean, Euzko Alderdi Jeltzaleak politikoki antolatuta dagoen Ezker Abertzaleari eskatu nahi dio bere kabuz egin diezaiola bake prozesuan gaur egun dagoen blokeoa suntsitzeko urratsak emateari. Aldi berean, Espainiako Gobernuari eskatu nahi dio salbuespen juridikoa mantentzeko estrategia bazter dezala, jarrera arbitrario eta oinarri juridiko zalantzagarrikoa izateaz gain, burututzat jotzen genuen iraganera bideratzen gaituelako.
ETAk iragan astean plazaratu zuen komunikatua ez zen albiste ona izan Euskadirentzat. Gaurko atxiloketak ere ez dira. Arduraz jokatzeko garaia dugu, guztion artean balore goren dugun bakea finkatzeko garaia. Begira dezagun aintzina, burura daitezen behingoz, herri honek merezi duen bizikidetza eragozteko saiakerak.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/25
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







