Artxibak

2014/01/10

EAJk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei Bilboko biharko manifestazioan parte har dezaten

EAJ-PNBk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei bihar Bilbon, La Casilla plazaren aurretik irtengo den eta 18:00etatik aurrera burutuko den manifestaldi isilean parte har dezaten. Manifestadia “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lelopean burutuko da.

rss Ezagutzera eman

Honekin batera bidaltzen dugu Andoni Ortuzar, EAJren EBBren presidenteak, eta Hasier Arraiz, Sorturen presidenteak, manifestaldi isilerako deialdian irakurri duten testua.

Komunikatua

Gaur hemen elkartugara EAJ, Sortu, Eusko Alkartasuna, Aralar eta Alternatiba alderdi politikoetako ordezkariak zein ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak, asmo batekin: euskal herritarrei bihar arratsaldeko 18:00etan Bilbon “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lelopean burutuko den manifestazio isilean parte hartzeko deia luzatzea.

Euskal Herrian hainbat urrats egiten ari gara giza eskubide, konponbidea eta bakearen alde.

Oinarrizko eskubideak urratuak izan direla ikusirik eta salbuezpen neurri kaltegarrien aurrean, hemen bildu garen guztiok gure borondate osoa agertzen dugu gure herrian zabaldu den agertoki berria sendotzeko eta horretarako beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko, gaurko egunean egin dugun bezala. Azkenik, herritarrei deia luzatu nahi diegu biharko egunean Bilboko manifestazioan parte hartzeko eta manifestazioaren leloak jasotzen dituen helburuak lortzeko elkarlanean aritzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!