Artxibak
2014/03/21
EAJ doluminez Iñaki Azkuna-ren heriotzagatik
Sabin Etxeko ikurrina masta erdian jarrita dago, Iñaki Azkunaren heriotzagatiko dolumin adierazle gisa.
Bilboko alkatea zendu da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu ohia eta Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikide esanguratsua. Hiriko agintari gorena, 71 urtetakoa, gaur 2014ko martxoaren 20an, bere Bilboko etxean hil da, azken hamar urtetik hona sufritu duen gaixotasun larriaren ondorioz.
Iñaki Azkuna Urreta Durangon jaio zen 1943ko otsailaren 14an. Bilbok, Bizkaiak eta Euskadi osoak politikari bakan eta aparta galdu dute, hurbila, konprometitua, modernoa, ausarta, kultua, zorrotza, ironikoa, liberala, langilea eta zintzoa; zalantzarik gabe, erakunde demokratikoetan eta bereziki Bizkaiko hiriburuko alkatetzan, aldi oso bat markatu duena. “Pizkundeko gizona” zen, hainbat urtetan lagun eta kide izan zuen Ibon Aresok esan zion bezala. Durangon jaioa, bere egin zuen bilbotarrak nahi duten tokian jaiotzen direla esaten duen esaera zaharra.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/25
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







