Artxibak

2014/03/31

14 hautetsi jeltzale Iparralde euskalzaleago batean

Herriko Hauteskundeen bigarren itzuliaren ondotik, EAJ-PNBk 14 hautetsi dauzka, Baxe-Nafarroan, Lapurdin eta Xiberoan, orohar, gure Alderdiak lortzen dituen emaitza hoberenak, Iparraldean.

rss Ezagutzera eman
14 hautetsi jeltzale Iparralde euskalzaleago batean

ARGAZKIA JAITSI

Gure hautetsiek herriko gehiengoetan parte hartuko dute hiri horietan : Angelu, Donibane Lohitzun, Urruña, Ziburu, bainan ere, Kanbo, Makea, Uharte-Garazi, Donazaharre, Uhartiri, Ezpeize, eta azkenik, Arrosa, auzapez Jeltzale batekin. Hautetsi bat daukagu ere oposizioan, Ahetzen. Hobekuntza horrek bultzatzen gaitu jarraitzea gure garapen eta errotze bidea.

Gure Herri Kontseilariak hautetsi zintzo, eraikikor eta nahikorrak izanen dira tokiko egitasmoak aintzinarazteko, beren herrien eta Iparraldearen alde. Iparralde mailako gai garrantzitsuak ekarriko ditugu hautatu auzapez berriekin : Iparraldeko Lurralde Elkargoa, euskararen promozioa edo mugazgaindiko harremanak.

 

 



Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!