Artxibak
2014/05/19
Ekoizpen ekonomiaren gure Europa
Europa horrek, neurri orokorrak eta tokiko ekimenak uztartzen ditu.
Arazo orkorrak, irtenbide orokorrak
Azken krisialdi finantziaren ondotik, ezagutu ditugun arazo orokorrak, irtenbide orokorretan behartzen gaituzte, guttienez, Europa mailan. Arrisku orokorreko banko handien zaintzeak, euro gunearen egiazko kudeantza, zerga sistemaren berdintze bat, Estadoen zorren bateratzea, harreman finantzieroei buruzko Europako zerga, diru espekulazioa mugatzeko, merkatuak manipulatzen dituztenen auziperatzeak, paradisu fiskalen ezeztatzeak, nazioarteko korrupzioaren borrokak, ezinbesteko neurri eta proiektu orokorrak dira, guttienez Europa mailekoak. Sistema finantzieroari berreskuratu behar diote bere egiazko papela, ekoizpen ekonomiaren diruztatzearena, Europar Batasunari baliabide berriak ekarriz.
Tokiko lantegiak, hurbiltasunezko irtenbideak
Momentu berean, Europar Erakundeek ohartzen dira Estado maila gero ta gehiago bere eraginkortasuna galtzen duela, monopoloen edo talde handien zerbitzuan egonez. Herrialde maila askoz hobeagoa agertzen da tokiko lantegi ttipi eta ertainen sustengatzeko. Lantegietaz hurbil izanez, Euskadi bezalako herrialdeek erakutsi dute beren gaitasuna kasuz kasu ekimen bereziak xutik ezarriz aprendizajean, formakuntzan, diruztatzean, ikerketa-garapenean edo nazioartetzean.
Globala eta lokala ezinbestekoak bilakatu dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/25
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







