Artxibak
2016/02/12
EAJ-PNBren Biltzar Nagusia, Iruñean, " hirinagusi historikoan "
Asteburu huntan, Otsailaren 13 eta 14an, EAJ-PNBren Biltzar Nagusia iraganen da Iruñean, Euzkadi Buru Batzarra, aberri zuzendaritza arraberritzeko.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskadiko Herrialde Biltzarren Aberri ordezkariek EBBko burukide berriak hautatuko dituzte, heldu diren 4 urteentzat. Alderdi Jeltzaleak, bere politika bide orria finkatzen du ere 2020a arte, Azaroan hasitako barne eztabaida luze baten ondotik.
EAJ-PNBk bere VII. Biltzar Nagusia, Iruñean antolatzen du, duela, 39 urte egin zuen bezala, 1977an, frankismotik landa, Alderdia berpizteko, Kongresu historikoa antolatuz. Orduan, EAJ-PNBk Iruñea, Euzkadi aberriaren « hirinagusi historikoa » bihurtu zuen.
Jaz, lehen aldikotz, arduradun jeltzale batzu, Nafarroako gobernuan sartu ziren, hala nola, Manu Ayerdi, gai ekonomikoetako Lehendakari ordea, Uxue Barkosen zuzendaritza taldean. Parada berri bat, EAJ-PNBren Nafartasuna berresteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/25
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







