Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2019/05/27

Bere engaiamendu europazalea berresten du Ipar Euskadik

Yannick Jadot-k eraman EELVren zerrenda sustengatzen zuen EAJ-PNBk, R&PSeko (Eskualde eta Herri solidarioen federakuntza) alderdi anaiekin. Atzoko Europar hauteskundeen emaitzak pozik izaiteko arrazoinak ditu EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Bere engaiamendu europazalea berresten du Ipar Euskadik

ARGAZKIA JAITSI

EELV/R&PS zerrenda, Frantzian hirugarren tokian, ezustekoa lortu du bozen %13.50ekin, klima aldaketarekin gai nagusi bezala zuen kanpaina batean.

François Alfonsi korzikarra emaitza horri esker hautatua izan denari luzatzen dio bere goresmenak EAJ-PNBk. Atzo Hego Euskadin, berriz hautatua izan den Izaskun Bilbao Barandicaren ondoan, Ipar Euskadiren interesen defenditzeko ezinbesteko anbaxadorea bilakatzen da. Beste pundu baikorra, beste tokietan baino gehiago Europaren alde bozkatu du Ipar Euskadik, bereziki EELV/R&PSekin, bigarren, bozen %16.56ekin eta 19 000 boz baino gehiago lortuz.

Eusko Autonomi Erkidegoan, EAJ-PNBk bere lidergoa handitzen du, irabaziz eta gora eginez, hiru lurraldeetako hiri nagusietan, Donostian, Bilbon eta Gasteiz-en. Berdin Foru Aldundietan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lurraldeetako Europan murgilduak dira aspalditik, tokiko egitasmoak sustengatzen dituen Europan. EAJ-PNBk eredu hori jarraituko eta defendituko du ere Ipar Euskadin.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.