Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2023/06/02

Bizitegien salerospenen presioa gero eta handiagoa da: gure herriko etxeak eta herritarrak lagundu behar ditugu

Gure auzapezak, egunero gehiago, harrapatuak dira, bizitegi egonkorra nahi duten hemengo jendeen presioaren eta haien proiektuak atera nahi dituzten sustatzaile imobiliarioen presioaren artean.

rss Ezagutzera eman
Bizitegien salerospenen presioa gero eta handiagoa da: gure herriko etxeak eta herritarrak lagundu behar ditugu

ARGAZKIA JAITSI

Ainitzetan armagabetuta, informazio, denbora eta baliabide eskasen gatik, euskal herri ttipien auzapezek aintzina jarraitzen dute zoritxarrez, nehor asetu gabe.

Hori da gaur Luhusoko herriak jasaten ari den egoera. Laurentzenea sektoreko bi zatien  salmenta jarraitzen du herriak. PLUaren araberako bizitegia eraikitzeko egitasmoa martxan jarri nahi duen sustatzaile imobiliario baten galdeari erantzun dio jabe pribatu batek. Zati hauek 200-250€ inguru eskainiko lituzke egokitutako m2 bakoitzeko, hau da, azken herriaren zatien m2-ko prezioa baino bi aldiz garestiago (m2ko 90€ inguru). Sustatzaile imobilioaren webgunean (https://www.sporting-promotion.fr/bayonne/louhossoa/), bizitegiak, bizitzeko edo inbertitzeko aurkezten dira, erran nahi baita, helburu espekulatiboetarako ere. Mota honetako proiektu bat, gauzatzen bada, Euskal Herri barneko lurraren prezioen gorakada bat baino ez luke eginen. Bizitegia behar dutenentzat, bereziki, tokiko gazteentzat, hemen bizitzeko oztopo berri bat litaike. EAJ-PNBk salatzen duen egoera bat da.

Luhuson, talde berri bat, bat batean, sortu da egoera horren ulertzeko. Informazioa galdegiten dio herriari, egoera mota honetan, herriko etxeak agertzen baitira solaskide baliagarri bakarrak. Horrelako lur prezio mail baten aintzinean, herriko etxeak ez dira agertzen baitezpada indartsuak denentzat aterabide egokienak atsemaiteko. Alta, lurraren gaineko kontrol ezak, tirabirak sortzen ditu herritarren eta tokiko erakundeen artean. Horregatik, tokiko hautetsiei zein herritarrei eskua zabaldu behar diegu.

Azken hilabeteetan, EAJ_PNBn sektoreko profesionalekin, erakunde publikoekin eta solaskide pribatuekin... lan egin dugu proposamen egingarriak ezagutzeko. Joan den Abendoan argitaratutako " bizitegia : bide berria" dozierrak aterabide pragmatikoak biltzen ditu bizitegia politika amankomun baten arautzeko. Beste ekimen batzuek, bereziki Etxaldek (www.etxalde.eu) edo Tokiko Lur funts Publikoaren Erakundeak (EPFL) egindakoak, tokiko erakundeei lagun diezaiekete haien lur funts eta bizitegien erosketetan ... Aukera hauek, hor badira ere, sarritan ez dira aski ezagutuak eta erabiliak.

EAJ-PNBn uste dugu zinez beharrezkoa dela lur funtsaren kontrol publikoa mantentzea, helburu ainitzekin (saltegiak, haurtzaindegia, etxebizitza, bizitegi partekatuak, jolastokia, etab.), egiazko bizi lekuekin eta ez merkatu espekulatzaileari erantzuten dioten logelekin, tokiko beharrei erantzun gabe. Lapurdi barnekaldeko Herri biltzarreko EAJ-PNBko kideak oso hurbiletik jarraitzen dugu Luhuson eta Lapurdi herrialdean jokoan dauden lur-arazoak. Gure nahikeri nagusia da, herritarrak, erakundeak... elgarrekin aterabideak atsemaitea, herria eta tokiko biztanleen interesentzat. Azken egunotan, Luhusoaren egoera kezkagarriaz jakinean izan gira. Hemendik aintzina, dozier honen bilakaera hurbiletik jarraitzen dugu eta bereziki prest gira lan egiteko elgarrekin aterabide hoberenak aurkitzeko Luhuso eta bere biztanleen interesentzat. Luhusoko herriari gure sustengua ematen diogu eginen dituen diru mailako eta lur funtsaren kontrol desmartxa guzietan (horietan, erosteko lehentasuna adibidez).

 

EAJ-PNB  Lapurdi Barnekalde

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.