Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2023/06/02

Senperen eta Lapurdi barnekaldean, laborariek ere beren heineko lur funtsa ukan behar dute

Senperen, Ostalapia jatetxetik hurbil dagoen laborantza lurraren salmenta batetaz oso kezkaturik da EAJ-PNB.

rss Ezagutzera eman
Senperen eta Lapurdi barnekaldean, laborariek ere beren heineko lur funtsa ukan behar dute

ARGAZKIA JAITSI

Iragarritako salmenta prezioa gaurkoari konparatuz, 3 aldiz garestiago litaike. Hori gertzatzen bada, bere inguruko erreferentziazko balioa bihurtuko da, hurrengo salmenentzat.  Laborantza lurra, garestiegia bihurtuko da lurraldeko laborari gehienentzat.

Laborantza etxeen %60ak baino gehiagok ez dute segida ziurtaturik, Senperen eta bere inguruetan. Beraz, horrelako kasuek datorren hilabeteetan eta hurrengo urteetan gero ta gehiago izanen dira.

EAJ-PNBk defenditzen du erregulazio neurri eraginkorrak ezartzea, laborariek lurra horien jabe bilaka daitezen.

Bereziki lege neurri berri bat defenditzen du EAJ-PNBk : SAFERen erregulazio ahala zabaltzea. Bere salmenta prezioa neurria bilakatu behar da, edozein kasutan, prezioen gorakada baztertzeko. Laborari funts osoko salmentak jadanik araudi honen pean daude. Senperen gertatzen den bezala, lur funtsak eta bizitegiak batzen dituzten salmentak araudi horren pean sartu beharko dira ere.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.