Artxibak
2023/09/26
Energi berriztagarriak eta hidroelektrizitatzea gara ditzagun gure lurraldeetan !
2023ko Buruilaren 23ko DONIBANE LOHIZUNEKO ADIERAZPENA

Donibane Lohizune, 2023ko Buruilaren 23an,
Alderdi Eguna, EAJ-PNBren pesta nazionalari esker, Estatu frantseseko alderdi anaietako ordezkariak bildu ditugu larunbat honetan, Buruilaren 23an Donibane Lohizunen. Energi berriztagarrien garapena gure lurralde ezberdinetan izan da gure solasaldi nagusia. Hala zer dioten Alderdietako ordezkari ezberdinek:
-energi berriztagarrien ekoizpen desentralizatuaren eredu bat defendatu, gure lurraldeen berezitasunen arabera. Abantaila erabakigarriak baditu eredu honek : hornikuntza etenen eraginak mugatuak energi iturri ainitzei esker, zentral nuklear bezalako eredu zentralizatu bati konparatuz, energi nuklearra baino ainitzez guttiago arriskutsuagoa izaki bizidunentzat, ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko hurbiltasunari esker, energi galera guttiago garraio-sarean, berrikuntza sektore ainitzen garapena eta klima aldaketarekin zentzua ematen duten tokiko lanpostu kalifikatuak, ...
-energi berriztagarri eta karbonorik gabeko energi iturri guziak sustatu, bereziki energi hidrolikoa, uraren mugimenduari oinarrituta. Funtsezko abantailak uztartzen ditu: Frantziako elektrizitate-ekoizpenaren %20a ziurtatzen du zati kuota zahar oso garrantzitsuarekin, etengabeko ekoizpena da eta produktibitatea hobetzeko egiazko ahalmenak ditu
- ekoizpen hidrolikoaren mehatxu justifikatu gabekoaz kezkatu. Gaur egun, energi berriztagarrien ekoizle nagusiak itotzen ditu Ekologia Ministerioak! 2013ko uraren legeak ainitzez murriztu zuen zentral hidrolikoetako kudenatzaileen maniobra eremua, salmonidoak bezalako itsas izakiak salbatzearen izenean. Gaur egun, debekatua da zentral hidroliko berriak sortzea. Gaurko zentralen kudeatzaileek oztopo gero ta handiagoak badituzte. Azken horiei jadanik eskatzen zitzaien araudi oso zorrotzak eta garestiak, salmonidoen edo beste izaki bizidunen bizi-zikloa, elektrizitate hidrolikoaren ekoizpenarekin bateratzeko. Uraren eta ingurumenaren poliziek etengabeko araudi zorrrotzagoak eta arbitrarioak inposatzen dituzte, ustezko irabaziak neurtu gabe. Errota hidrolikoen suntsipenak molde kezkagarrian emendatzen ari dira. Ondorioa : sektoreko profesionalak leporaino aseak dira eta beren ofizioa uztea bultzatuak dira.
-ezinbestekoa da, lurraldeen garapen iraunkorraren eta gizartearen trantsizio energetikorako komunikatutako helburuekin, kaltetan ari den Frantziako administrazioaren botere egoeraekin bururatzea. Marko juridiko berria, ministerioen koordinazio hobekuntza eta ekologiaren kultura berri bat ezinbestekoak dira.
2023/09/23ko DONIBANE ADIERAZPENA izenpetzaileak :
Grégory Berthault (L’Ecologie Autrement), Thierry Salaün et Yannis Bizien (Parti Breton), Jean Luc Davezac (Bastir Occitanie), Claire Daugé (Occitanie Pais Nostre), Joan Luc Granet (Parti de la Nation Occitane – PNO), Jordi Vera (Oui au Pays catalan), Jean Tellechea, Clotilde Bordenave, Gaxuxa Elhorga Dargains, Jon Gonzalez Epherre, Jon de Rezola, Kauldi Samoreau (EAJ-PNB)
Nabarmenak...
BERRIA
2023/11/27
EBB
2023/11/25
BERRIA
2023/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/09/21
EBB
2022/09/25
EBB
2022/06/17
EBB
2023/04/09
BERRIA
2023/01/24