Artxibak
2023/10/04
Ipar Euskadiko gune hidroelektrikoen zainketarako
Euskal Elkargoa sortuz geroz, indarargia ekoizten zuten 8 eihera desegin dira Ipar Euskadin. Azkena, Iriart-en eihera, 2023ko Uztailean, Senperen.

Prefetari eta Suprefetari igorri gutuna + Donibane Lohizuneko Adierazpena
AGIRIA - 2023/10/04
Ipar Euskadiko gure ondare kultural eta energetikoaren suntsitze hori, beste garaikoa da eta mugitzea behartzen gaitu, trantsizio energetikoaren testuinguru honetan. Horregatik, Pirineo Atlantikoetako Prefeturako zerbitzuei, Ipar Euskadiko hautetsiei eta komunikabideei dei egitea erabaki dugu.
Ekologia eta energi berdeak aurka ez ezar
Izaki bizidun batzuen kontserbatzearen gatik suntsitzen dira eiherak, horietan, bereziki migratzaileak uraren gaindi ibili behar baitute, oztoporik gabe. Zergatik ez digute partekatzen ustezko arrantza migratzaileen irabazi honen ebaluaketak ? Eihera guziak behar ote dira suntsitu azterketa hauek ukaiteko? Zergatik ez da eihera horien salbatzeko gogorik, beste aterabide batzu proposatuz : arrainen pasabidea, saihesbiderako urbideak, izaki migratzaileen osagarri kontrolen ondotik garraioa egitea ...
Ipar Euskadiko ur eiherak gure energi berriztagarrien hornitzaile historikoak dira. Ipar Euskadi mailan, bakarrik bizirik daude 12 zentral hidroelektriko eta gehienez ia 9 megawatt-eko indar gordina ekoizten dute. Urteko 30.000 biztanleen indarargiaren kontsumoari dagokio : hau da, Baxe Nafarroa probintziako elektrizitate-kontsumoaren guzia ! Energia iturri berde ezberdinen aldeko eskakizunak badira ere, eihera horiek ez dira gehiago sartzen Ipar Euskadiko klima-aire-energia planaren barnean. Horrek, bereziki erakusten du, PCAETeren “planifikatzailea” bada ere Euskal Elkargoa, Estatuko zerbitzuen eskakizun kontraesankorren aintzinean indarrik gabe dagoela.
Donibane Lohizuneko adierazpena: Ipar Euskadik eraiki dezala bere energi egitasmoa
Gaur egun, Estatuko zerbitzuak energi berdearen iturriak suntsitzen ari dira, oinarri seguru gabekoen arabera, erabaki horien eraginkortasuna neurtu gabe edo ingurumen irabazirik ziurtatu gabe. Ingurumen eta energi kontraesan honetaz ohartuta, Frantziako Alderdi erregionalistek lagunduta, EAJ-PNBk Irailaren 23an Donibane Lohizunen bilduta, Alderdi Egunaren karietan, Donibane Lohizuneko Adierazpena izenpetzea erabaki zuten. Hor ziren Alderdietako ordezkariek, bat egin zuten (1) energia berriztagarrien ekoizpen desentralizatuaren eredu bat defendatzeko, gure lurraldeen ezaugarriei lotua; (2) ekoizpen hidrolikoaren mehatxu justifikatu gabekoaz kezkatzea; (3) energi berriztagarri eta karbonorik gabeko iturri guziak sustatzea, bereziki energi hidrolikoa; (4) koherentea izatea, lurraldeen garapen iraunkor eta gizartearen trantsizio energetikorako helburuekin, bereziki, lege eremu berria zehaztuz, ministerioen arteko koordinazio hobetuz eta ekologiaren kultura berriarekin.
Etengabe, DDTMk eta OFBk eskatutako “ingurumeneko” oztopo administratibo berriek mehatxatzen dute dauden mikrozentral hidroelektrikoen ibilbidea. Horregatik, joan den astean zuzendu ginen, postaz, Prefetari eta Suprefetari (ikus Eranskinak). Eta egoera zoro honen kontraesanak azaltzeko, ingurugiro administrazio eskakizun horien aintzinean, laster prentsaurreko bat egiteko asmoa dugu ekoizle hidroelektrikoekin.
Nabarmenak...
BERRIA
2023/11/27
EBB
2023/11/25
BERRIA
2023/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/09/21
EBB
2022/09/25
EBB
2022/06/17
EBB
2023/04/09
BERRIA
2023/01/24