Artxibak
2023/10/10
Euzkadi Buru Batzarren adierazpena Hamásek Israelen kontra egin duen atentatuaren ondotik
Larunbatean, Yom Kippur gerraren 50. urteurrena betetzen zen egunean, Hamásek ‘Al-Aqsa ekaitza‘ deituriko ekintza jarri zuen abian, eraso terrorista bat Israelen lurraldean, biztanleria zibilean ehunka pertsona hiltzea eragin duena. Halaber, Israelgo ehun bat herritar bahitu ditu, gehienak emazteak, haurrak eta adinekoak.

Ondoren, Benjamin Netanyahuren Gobernuak eraso honi erantzun zion ‘Gerra Egoera’ aldarrikatuz, eta lurralde palestinarrean hainbat eraso eginez, horrek giza bizitzetan ekarri dituen koste handiekin.
Hezbolá-k, bere aldetik, Israelen kontrako bigarren erasoa egin du, eta arabiar herrialdeetako gobernuek erantzun ezberdinak plazaratu dituzte: batzuek Hamásen erasoak babestu dituzte eta besteek, zuhurtzia handiagoarekin, indarkeria bertan behera uzteko deia egin dute. Estatu Batuek, bere aldetik, Israel babestu du, defendatzeko duen eskubidea aldarrikatuz.
Azken gertakari hauen larritasuna ikusita eta ordu batzuetan milatik gora hildako eragin dituen indarkeriaren gorakada ikusita, EAJ-PNBk ondorengoa adierazi nahi du:
- Erabat gaitzesten dugu Hamásek Israelen biztanleriaren kontra egin duen eraso basatia.
- Hamásek eragiketa honetan bahitu dituen pertsonak, berehala eta baldintzarik jarri gabe askatzea erreklamatzen dugu.
- Kezka handiz ikusten dugu lurralde horretan indarkeriak gora egin duela eta Nazio Batuen Erakundeari, Europar Batasunari eta oro har nazioarteko komunitate osoari eskatzen diegu gatazka honetan berehala esku hartzea eta erabakimenez jardun dezatela egoera hau erabat geldiarazteko, Israel eta Palestinako biztanlerian egiten ari diren sarraski honi bururatze bat emanez.
- Tartean dauden eragile guztiak premiatzen ditugu atzerapenik gabe eta atsedenik hartu gabe bakearen alde lan egitera, NBEren Erabakietan oinarri harturik gatazkaren konponbide iraunkor eta behin betikoa lortzeko.
Bilbon, 2023ko urriaren 9an
Nabarmenak...
BERRIA
2023/11/27
EBB
2023/11/25
BERRIA
2023/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/09/21
EBB
2022/09/25
EBB
2022/06/17
EBB
2023/04/09
BERRIA
2023/01/24