Artxibak

2023/10/19

Biziraupenetik euskararen garapenera?

Euskararen Erakunde Publikoko presidentea aldatzen den mementoan, EAJ-PNBk bere sustengua adierazten dio Euskal Konfederazioaren deialdiari, euskararen aldeko hizkuntza politika askoz nahikariago batentzat.

rss Ezagutzera eman
Biziraupenetik euskararen garapenera?

ARGAZKIA JAITSI

Euskararen defentsarako mobilizaziorik gabe, Ipar Euskadiko euskaradunen heina murriztuz joanen da: frantses hiztunen etorrerak, baina ere gazte euskaldunen beste lurralde batzuetara joaiteak, euskararen krisia handitu baino ez dute eginen. Euskaldunen %20a izanik, euskara erabiltzea oso zaila da jadanik. UNESCOren arabera, euskarak oraindik hiltzeko arriskuan jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. Hiztunen % 30aren helburua ezinbestekoa da euskararen bizigarritasunaren hein apalena lortzeko. 2017az geroztik mugitu ez diren aurrekontuak, inflazioa eta eskariaren gorakada izan arren, ez dira gaurko erronken heinean.

Euskararen Estatutuaren beharra, egoera zinez aldatzeko

Lege egonkortasuna eta askoz asmo handiko hizkuntza politika bermatuko dituen Euskararen Estatutua defendatzen du EAJ-PNBk. Euskararen ikaskuntza eta erabilera bultzatu eta dinamizatu behar ditu. Gaur egun, emaiten diren urratsak ikaskuntzara bideratzen dira bereziki, euskarazko erakaskuntzaren bitartez. Dena den, ikasteak erabilera indartzen du eta erabilerak euskara ikasteko gogoa ematen du.

Lege marko egonkor eta nahikor baten alde, ikaskuntzaren alde

EAJ-PNBk uste du Euskal Estatutu honek esparru juridiko askoz egonkorrago eta nahikorragoa ahalbidetuko duela, prozesu esperimentalen bidez. Euskara ikastearen aldeko lege neurriak indartu behar dira, lehen mailako ikasle kopurua handitzeko, baita ere, lehen eta bigarren mailen arteko trantsizioa arrakastatsua izan dadin: klase berriak euskaraz irekitzeko baldintzak arintzea, ikasle burrasoen nahien arabera, euskarazko eraskasle lanpostu berrien ko-finantzaketa posible egitea, Estatuaren, Lurralde Erakundeen eta Euskal Elkargoaren artean, inbertsio publikoa euskaraz erakasten duten ikastetxe pribatuetan ahalbidetzea, Euskal Elkargoaren derrigorrezko kontsulta euskararekin zerikusia duten lege erreformei buruz. Aldi berean, EEPk Asanblea Nazionalera eta Senaturara ekarri behar du ekimen bat aipatu eskualdeko hizkuntzen konstituzio aitorpenari buruz eta hizkuntza horien balorapena indartzeko batxilergoa bezalako azterketetan.

Eguneroko bizitzan euskararen erabilera bizkortzea

Euskararen Estatutu hau defendatzen du ere EAJ-PNBk, euskararen erabilera indartzeko. Azterketa soziolinguistikoak argiak dira: zenbat eta jendeak kontaktuan jarri hizkuntza batekin, egun guziz, orduan gehiago animatzen dira erabiltzera, edozein maila izanik ere, edo ikastera eta ikasaraztea. Euskal Estatutu honek askoz euskaldunagoa den «hizkuntz paisai bat» bultzatu behar du, Estatuaren eta Lurralde Erakundeen arteko adostasunaren bidez, haien zerbitzu eta enpresa publiko guztiek frantsesarekin eta Aturri pean, gaskoiarekin, euskara erabil dezaten. Haien seinaletikan, harrera zerbitzuetan, haien kanpo edo barne komunikazioetan,... Herriko Etxe ainitzek, baita Euskal Elkargoak ere, desmartxa hortan daude jadanik. Haien ahaleginak zinez baliagarriak izanen dira botere publiko guztiak norabide berean aintzinatzen badira, eta lehen lehenik, Estatu frantsesak. Bere zerbitzu eta enpresa publiko guztiak frantses elebakarrak dira : Suprefektura, Ogasun Publikoa, Justizia Jauregia, Posta, EDF, etab. Elebidun eta hirueledun bihurtu behar dira. Zentzu berean, euskarazko ikus-entzunezko eta audio ekoizpen berrien bidez euskarazko programak sustatzea, telebista, irrati publikoa eta euskarazko Interneteko bertsioak sortzea, mahai gainean jarri behar dira.

 EAJ-PNBk hurbiletik jarraituko du ondoko aste eta hilabeteetan euskararen aldeko fase berri baten bilakaera. Lurralde honetako hizkuntz bereziaren biziberritzeko bidean eginen diren ekimenak hartuko edo sustatuko ditu EAJ-PNBk.

PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.