Artxibak

2023/10/20

Gure gune hidroelektrikoak zain ditzagun, energi berriztagarriak ekoizteko Ipar Euskal Herrian !

EAJ-PNB-k bultzatu prentsaurreko hau, Donibane Lohizuneko Aldarrikapenaren jarraipena da, hidroelektrizitate lanbidearen sustenguan.

rss Ezagutzera eman
Gure gune hidroelektrikoak zain ditzagun, energi berriztagarriak ekoizteko Ipar Euskal Herrian !

ARGAZKIA JAITSI

Hidroelektrizitatea, Ipar Euskal Herriko lehen energi berriztagarri elektrikoa

Xavier Cabillon, Xantienia zentrala hidrolikoaren zaintzailea, eta Ura eta Obra Hidrolikoen Zainketarako Sindikataren buruak aurkezpen laburra egin du : « Hemen, tokiko autonomia energetikoaren atxikitzeko borrokan ari gira. Hidroelektrizitateak energi berriztagarria, etengabea eta segurua izatearen abantailak biltzen ditu ». Gaur egun, « Ipar Euskal Herriko energia elektriko garbiaren lehen iturria da. 27 zentral hidroelektrikoek Ipar Euskal Herriko urteko elektrizitate kontsumoaren % 7 dira ».

Hidroelektrizitate egileen diru itotzean dakar Administrazioa

Eta denbora berean, klima aldaketaren kontra borrokan izan behar den Ekologia Ministeritzak zer egiten du ? Lanbide honi etengabeko oztopoak ezarri ! 27 zentraletan, 13ek ekoizteko baimena lortu behar dute. Lehen dozierraren prefetaren agiriaren proiektuak « finantza itotzera eraman lezake jabea eta ziurrenik bere ekoizpen unitatea hestera eramanen zuen argitaratua izan balitz. Beste 12 guneen etorkizun zalantzagarriaz galdezkatzen gira ». 30 000 biztanleen elektrizitate kontsumoa da zalantzan. Denbora berean, 8 eihera elektrikoak suntsituak izan dira, 2017az geroztik, arrain migratzaileen ekologia jarraipen justifikatu gabeko arrazoia baliatu ondoren, jakinez lanbide honek ikaragarriko neurri babesleak hartu dituela jadanik. Ez da « ekologia ekologiaren aurka ezarri behar ».

Misiozko lantegiak

Jean Tellechea, EAJ-PNBren idazkaria Ipar Euskal Herrian, turbinagileen eta eiherazaleen lana agurtu du. Beren jarduera « interes publiko nagusia bezala aitortua izan behar » litaike. « Misiozko lantegiak dira, Pacte legearen arabera ». Denbora berean, erakusten du zenbat milioika euros xahutuak diren egitasmo erraldoietan, jendeentzat lanjerrak dakarrenak batzutan.

Arrain migratzailen traba justifika gabekoa eta ez sinesgarria

Salatzen du lanbide hau « epaiketarik gabe kondenatua » izatea. « XIX. mendean Ipar Euskal Herriak 1.500 eihera inguru aktibo bazituela. Beraz, 10 inguru herri bakoitzeko. Garai hartan, alta, izokinak baziren ». Izokinen beherakadari buruzko ikerketan batean, INRAEk « salatzen du itsasoko uraren kalitatearen ardura, ibaietako uren tenperatura emendaketa eta ur-emarien murrizketa. Erakunde Nazional honek ez du aipatzen eiheren papera desagertze honetan ».

EAJ-PNBren galderak

Jean Tellechea, EAJ-PNBren idazkariak galdegiten du :

- Gaurtik aintzina eiheren suntsipena geldi dadin.

- elgarrekilako lana eta ez oposaketa bat Estadoko Zerbitzuak eta hidroelektrizitate egileen artean

- Hautetsiek beren eiheren eta zentral hidroelektrikoak beren herriko lastertze eremuen ezar dezaten. Bi hilabete falta dira horien deklaratzeko.

-parlamentariei ohar daitetzen legeak elagrren kontrakoak izaitea. Kontraesan horiekin bururatu behar da.

 Beharrezko mobilizazioa

Mizel Oçafrain Bankako auzapezak bere herrian oso gaizki bizi du Minaberry zentral hidraulikoaren kasua. Hau da berritzeko baimena duten 13 gune hidroelektrikoetatik lehenengoa, administrazioaren haserrea jasaiten duena. Suprefeta ezberdinen entzute baikorra azpimarratu du. Gaurko suprefetarekin harreman zuzenari esker, prefeturaren dekretua atzeratua izan da. Orain, indar oreka bati indar oreka batekin erantzun beharko da.

Denise Saint-Pé, senataria, hor zegoen, ulertzeko eta lanbidea sustengatzeko

Denise Saint-Pé anderea, Pirinio Atlantikoetako senatari zentrista, berriki hautatua izan dena, gomitari ere erantzun du. Bereziki, hidroelektrizitate egileen arazoa ongi ulertu nahi du. Energi berriztagarrien bizkortze edo lastertze guneei buruzko legearen garrantzia argitu du, auzapezak eta hidroelektrizitate egileak elkarrekin lan egitera bultzatuz, ahalik eta gune hidroelektriko gehienek eremu horiek integra ditzaten.

 Jadanik, hidroelektrizitate egileak ez dira bakarrik eta beren egoera onartezina da

Bilkura hau Ipar Euskal Herriko lurraldeak heldu diren aste eta hilabeteetan aintzina eraman beharko duen mobilizazio baten hasiera baino ez da. Bilkuran ziren edo ez ziren SDOHEko kideak ez dira gehiago bakarrik. Jadanik, tokian berean, Ahatsa, Aintzila, Arrosa, Baigorri, Banka, Lekunberri edo Donibane Garaziko herriko etxeak beren sustengua eman dute, hor izanez edo beren sustengu mezuen bidez. Iñaki Echaniz, 4. hauteseremuko diputatua ere barkatua zen. Ezin da onartu, horrelako ondare bat, lurralderako energi berriztagarri hain baikorra eta garrantzitsu bat, lanbide hain noble bat mehatxatutak edo desageraraztekotan uztea, gure lurretik eta gure garaitik kanpo dagoen Administrazio baten gatik.

Argazkian : eskuinetik ezkerrera : Jean Tellechea, Xavier Cabillon, Denise Saint-Pé eta Mizel Oçafrain

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!