Artxibak
2023/11/02
Frantses hizkuntzaren nazioarteko gunea: sustatu beharreko hizkuntza ahantziak
Frantses hizkuntzaren nazioarteko gunea estrenatu du Emmanuel Macron Errepublikako presidenteak, astelehen hontan Urriaren 30ean, Villers-Cotterêts-en, oso leku sinboliko batean.

1539an, agindu bat eman zuen François lehenak, frantsesa Erreinuko hizkuntza juridikoa bihurtuz. Frantsesaren eta frankofoniaren eraginari bihurtua izanen da gune hau.
Kultur aberastasun bat
Frantsesa bezalako “munduko hizkuntza” baten eragina hobetzea ulertzen du EAJ-PNBk. Frantses hiztunek, hizkuntza hori aberastasun bezala bizi dute, Ipar Euskadi bezalako lurralde batean, adibidez. Bere hedapena Frantziako kolonizazio politiko eta kulturalari loturik da.
Eredu elebakarra eta eredu eleainitza
Ororen gainetik, Estatu frantsesaren hizkuntz ainiztasuna defendatzen du EAJ-PNBk. Aipatutako Eskualde hizkuntzek bere leku osoa beharko lukete ukan. 210 milioi euroko inbertsioa kultur gune berri baterako Pariseko beste kultur erakunde frantsesdunen aurrekontuekin batera, eskualdeko hizkuntz politikoen diruztatzearen bizkarrean egiten dira, euskara, okzitanoa, katalana edo bretoiarentzat. Adibidez, Kultur Ministerioak Comédie Française-ri 25 milioi euroko diru-laguntza ematen dio. Hori da 25 aldiz baino gehiago Estatuak Euskararen Erakunde Publikoari egiten dion ekarpenarekin, antzoki bakar batentzat ! “Hizkuntza politikaz” arduratzen den Erakunde honek aurrekontuetan geldirik da 2016az geroztik, Estatu frantsesak 860.000 euroko ekarpena egiten dio. Baliabideen arteko ezberdintasun ikaragarri hori ahalgegarria bihurtzen da.
Hizkuntza bat, lurralde baten aberastasuna
Euskara bezalako hizkuntza batek lurralde baten bizitzari egiten dion ekarpena defendatzen du EAJ-PNBk. Ekarpen hori gune kultural bat baino unkiezinagoa bada, ezinbestekoa da : lurraldean bizitzera eta sortzera bultzatzen gaituen lurraldearekiko atxikimenduaren ekarpena, kohesio zoziala kultur praktika kolektiboetan, hala nola dantzan edo kantuan, lurraldearen irudi berezi eta erakargarriari laguntzen dio,...
Ekimen berritzaileak?
EAJ-PNBk Frantziako Estatuari eskatzen dio ekimen berritzaile eta ausartak har dezala, gaur baztertuak diren Eskualdeetako hizkuntzak deitzen direnen sustapenean, oraindik menperatzailea dagoen frantses batekin.
Nabarmenak...
BERRIA
2023/11/27
EBB
2023/11/25
BERRIA
2023/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/09/21
EBB
2022/09/25
EBB
2022/06/17
EBB
2023/04/09
BERRIA
2023/01/24