Artxibak
2023/11/11
EAJ-PNBk PSOErekin adostu du Euskadiren naziotasun aitormena negoziatzea
EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sánchezek atzo Madrilen izenpetu duten inbestidura akordioak aintzinamendu argiak baditu bereziki autogobernu alorrean.

EAJ-PNB eta PSOEren arteko inbestidura Akordioa
AGIRIA - 2023/11/11
EAJ-PNBk PSOErekin “akordio zabal eta ona lortu du Euskadirentzat” Pedro Sánchez hautagaiaren inbestidurarako egin diren negoziaketetan. Hitzarmen honek, Diputatuen Kongresuan, 5 diputatu jeltzaleen baiezkoa bermatzen du inbestidurarako eta legegintzaldiaren egonkortasunerako, akordioak zintzotasunez betetzen badira.
"Akordio ona da Euskadirentzat"
“Akordio hau ona da Euskadirentzat, egungo autogobernuan aintzina egiteko pausu argia ematen delako, eta etorkizuneko autogobernua betetzeko pausu sendoak ematen direlako. Hori dena aurreikusten da urte biko epe barnea ”, azaldu du Ortuzarrek akordioa izenpetutakoan.
Eusko Antonomi Erkidegoari zor zaizkion azken eskumenen eskuratzea, bi urtez
Gaurko autonomiari begira, bermatu egiten da zalantzan dauden 1979ko Gernikako autonomi Estatutuaren azken eskumenak negoziatzea eta transferitzea. Etorkizunari begira, parte biek adostu dute negoziatzea “Euskadiren naziotasunaren aitortza, euskal eskuduntzak babestu beharra eta aldebikotasunean eta forutasunean oinarritutako berme sistema”. Lehen aldiz, zozialistek onartzen dute euskal naziotasunaren onarpena euskal gizartearen gehiengo baten nahi iraunkorra dela
Nafarroarentzat ere, zalantzan dauden azken eskumenen transferentzia
Andoni Ortuzar azaldu bezala. “Lortuko diren akordioek erantzun beharko diete Eusko Legebiltzarraren gehiengoak eskatzen duenari, bera baita Euskadiko herritargoaren ordezkari legitimoa”. Nafarroako autogobernuari begira, akordioak jasotzen du Nafarroako Foru Komunitateak sei hilabeteko epe barruan jasoko dituela B+G+I sektorearen eta Beken eskumenak.
EAJ-PNBrentzat aldarrikapen garrantzitsuak
Agirian agertzen dira EAJren aldarrikapen historikoak, hauen artean :
- EAEko hitzarmen autonomikoen nagusitasuna bermatzea, Itun kolektiboetan eta lanbideen arteko akordioetan.
- Ekonomia Ituna ere indartu eta zabaldu da zergak adosteko hitzarmenarekin, bereziki Europako zergaren kudeaketa, enpresa handien guttienezko zerga mailari buruz
- Ertzaintzaren parte hartzea solasaldi eta lankidetza taldeetan, Europa eta nazioarte mailetan.
-100 milioi € 4 urteetan euskaren presentzia indartzeko unibertso digital berrian
Ipar Euskadiko ikasleak ere unkituak
Azkenik, Akordio honek Ipar Euskadi ere eragiten du, EAEn beren ikasketak jarraitu nahi duten Ipar Euskadiko ikasleentzat. Eusko Autonomi Ekidegoak gaitasunak ukanen ditu titulu akademikoen parekotsauna ziurtatzeko eta aldarrikatzeko, kanpoko goi mailako hezkuntzen sistemen barnean.
Nabarmenak...
BERRIA
2023/11/27
EBB
2023/11/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2022/09/21
EBB
2022/09/25
EBB
2022/06/17
EBB
2023/04/09
BERRIA
2023/01/24