Artxibak

2023/11/15

Beskoitzeko ikastolaren alde

EAJ-PNBk sustengatzen du larunbat hontan, Azaroaren 18an, Beskoitzen, herri hontako ikastolaren alde eginen den elgarretaratzea.

rss Ezagutzera eman
Beskoitzeko ikastolaren alde

ARGAZKIA JAITSI

Egiazko eraikin bat egin behar da lehenbailehen.


Kontuan hartu beharreko lehentasuna azpimarratzen du EAJ-PNBk : ikastola motako murgiltze erakaskuntza da euskara berpizteko bide nagusia, bereziki, Beskoitze bezalako herri batean. Euskara gero ta guttiago hitz egiten da, nagusiki frantses hiztunak etortzen direlarik.


EAJ-PNBk dio zorionez aintzin fabrikatuetan zeunden ikastolak ia desagerturik direla beste lekuetan. Beskoitzeko ikastolaren ikasleek, herriko honen beste eskolen pareko erakaskuntza baldintza normalak izan behar dituzte lehenbailehen.


EAJ-PNBk dei egiten du egoera desblokeatzea elkarrizketa eraikitzaile baten bidez. Hazkunde demografiko handia bizi duten herri eta sektore batean izanki, Beskoitzeko ikastolaren haur kopuruak emendaketa bat bizi beharko luke, onartu eta aitzinatu beharrekoa.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!