Artxibak

2023/11/27

Lema Foroa : burdinbideen ibilaldiak eztabaidan berezilari eta erabiltzaileekin

Mugazgaindiko burdinbideen ibilbideei buruzko gogoeta abiatzen du EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Lema Foroa : burdinbideen ibilaldiak eztabaidan berezilari eta erabiltzaileekin

ARGAZKIA JAITSI

Ibilbide mota garbiena

 Garraiobide motordun garbiena bezala sailkatua da trena, karbono aztarna ttipiena duelako. Mugazgaindiko harremanak sarazten dute Ipar Euskadiri buruz dauden eta izanen diren ibilaldiak, bereziki Baiona-Donostia Eurohiriaren baitan. Interesgarria izanen da ezagutzea ere trenbide bidai ereduari emaiten dioten lehentasuna Eusko Autonomi Erkidegoan.

AHTren gaia gogoetatua izanen da, burdinbide-bidaien antolakuntza orokorran sartuz, distantzia labur, ertain eta luzeetan.

Lema Foroa : talde adimen ariketa

Gogoetaldi hau bultzatua izan da Azaroaren 25eko larunbata hontan, gai honi buruzko Lema Foroari esker. Talde adimen goizaldi hau, erabiltzaile pribatuak, arduradun politikoak, burdinbideari buruzko teknikariak, mugikortasun, herritarren eta ingurumen aldeko elkarteak, bildu ditu. EAJ-PNBren Alderdikide batzuk ere parte hartu dute ekimen hontan. 

3 gogoeta taller antolatuak izan dira eguneroko ibilbide labur eta ertainei buruz, nazioarteko ibilbideei buruz eta merkantziaren garroiari buruz. 

Parte hartzaile guziak eskertzen ditugu beren ikuspundu zehatzak banatzea gatik, batzutan ezadostasunak azalduz, gogo eraikikor eta elgarren arteko errespetuan. 

Hor zizen gomitak

Christian Broucaret, FNAUT (Garraio Erabiltzaileen Elkarteen Federazioa) – Akitania Berria-ko burua

Caroline Phillips, Lantegiak, Ipar Euskadiko enpresalarien sindikataren burua

Imanol Leza, Euskotren, Eusko Jaurlaritzaren erakunde pubikoaren zuzendari ohia

Victor Pachon et d’autres membres, CADE, ingurumen elkartea

Paxkal Indo, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren burua

Romain Mathey, burdinbideen garraioaren berezilaria

Panpi Etchegaray, Aturri Euskal Herriko mugikortasun sindikataren presidentordea

Mathieu Bergé, Akitania Berriaren Eskualdeko Kontseilaria

Daniel Daraspe, SNCFko langile ohia

Eric Bonnamy, Txirrind’ola, BAB mailan txirrindularitza bultzatzeko elkartea

Xabi Camino, Bizi, ingurumen elkartea

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata