Artxibak
2023/12/11
EAJ-PNBren Herri Biltzar berria abian Miarritzen.
7. Herri Biltzar dauka EAJ-PNBk , Ipar Euskadin. Miarritzeko Biltzarra da. Talde honen abiatzeko bilkura publiko bat astelehen honetan, Abenduaren 18an, Euskal Jai-en.
Ipar Euskadin EAJ-PNBren gaurko presidentea Peio Etxelekuk gure alderdi politikoaren « garapen dinamika” azpimarratzen du. Jadanik 2022an, Herri Biltzar bat sortu zen zen, Lapurdi barnekaldean. EAJ-PNBk « urtero edo bi urtean behin » tokiko talde baten sortzeko gaitasunean sinesten du. Hori guztia, EAJ-PNBren epe luzerako urratsean kokatzen da.
Perfil berriak
Ikuspegi horretatik, baloratzen du « perfil berrien etorrera, emazte bezain gizonekin, bereziki, Ipar Euskadira bizitzera etorritako pertsonak, euskaldunak direnak, hautu baten ondorioa baita ». Gaur, gure lurraldeak « autonomia gehiago, energia-autonomia gehiago, elikadura-autonomia gehiago, ekonomia-autonomia gehiago,..." nahi duela azpimarratu du.
20-30 jendeen talde bat
Christophe Lamboley-Depoire izan zen ekimen honen bultzatzaileetako bat, duela ia urtebete. Herri Biltzar berri honetako presidente bihurtu da. « Hilabete guziz bilkura batzu entolatu ditugu hainbat gairen inguruan. Gustukoak izan dira bilera horiek. Eskaera bati erantzuten diote. Jadanik 20-30 jendeen taldea gira». « Gure mugimenduak, euskara eta euskal kultura defendatzen ditu. Integrazio eta erakargarritasun ekarle gisa ikusten ditugu». Bultzada honekin jarraitu nahi du. Hurrengo urratsa: talde hau jenden aintzinean aurkeztea, heldu den astelehenean, Abendoaren 18an, Euskal Jaian, Miarritzen.
Taldearen aurkezpen publikorako bilkura publikoa, Abendoaren 18an, astelehenean
Jende guziei idekia den bilkura publiko hau Andoni Ortuzar EAJ-PNBren aberri presidentearen aintzinean iraganen da. EAJ-PNBren aberri zuzendaritzak bere asteko bilkura Ipar Euskadin eginen du, Abendaaren 18an.
Taldekideak eta EAJ-PNBren buruzagiak, astelehen honetan aurkeztu dira, prentsaurrekoan
Ezkerretik eskuinera :
Bruno Salémi, Peio Etxeleku, EAJ-PNBko presidentea Ipar Euskadin, Mathilde Capet, diruzaina, Christophe Lamboley-Depoire, presidentea, Mathieu Kayser, idazkaria, herri kontseilaria, Mathieu Membrède, Lapurdi barnekaldeko EAJ-PNBren presidentea eta Kristof Babin.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/11/21
BERRIA
2025/11/20
BERRIA
2025/11/06
BERRIA
2025/10/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







