Artxibak

2023/12/20

Philippe Oyhamburu-ren azken dantza (1921-2023)

Euskal kulturak bere maitale handienetako bat galtzen du. Philippe Oyhamburu dantzari eta koreografoa 102 urtetan zendu da, 80 urte baino gehiagoz, euskal kultura munduan erein ondoren.

rss Ezagutzera eman
Philippe Oyhamburu-ren azken dantza (1921-2023)

ARGAZKIA JAITSI

Euskal nortasun bizikorra, idekia eta bateratzailea ordezkatzen zuen. Bere bizitza osoan, euskal kultura ezagutarazi nahi izan du, bereziki Oldarra eta Etorki taldeekin, 1950eko hamarkadatik 1980ko hamarkadara arte. Euskal kultura mundu osoan ezagutarazten lagundu du bere mundu birak, bereziki dantza.

Euskal dantza eta musikaren ordezkari nagusi honek, ondoan izan dituen belaunaldi guztiak unkitu ditu. Uruguay-ra erbesteratua 3 urterekin, betiere, Ipar Euskal Herriarekin harreman azkarrak ukan zituen, 1940ko hamarkadan herritartu aintzin. Garai hortan Miarritzen erbesturik zegoen Bizkaiko dantza maisua, Don Segundo de Olaeta koreografo eta musikariarekin, euskal dantzak ikasi zituen 1942an. Euskaraz maite mindu zen, irakasle bilakatuz. Mota guzietako euskal kultur zale amorratu honek, bere bizitza osoan hitzaldiak eskaini zituen, bereziki euskal abertzaletasunari buruz, eta aldi batez ere Eusko Ikaskuntzako idazkari izan zen.

Aldi berean, koreografo, abesbatza buru eta dantzari, France bleu Euskal Herrin kronikalari, Philippe Oyhamburuk euskal kulturaren aberastasuna ezagutarazi die Euskaldunei eta munduari. Euskal kulturaren eragile eta dibulgatzaile handienetariko bat izan da.

Euskal kulturarekiko izan duen engaiamendu zintzo eta nekaezina goraipatzen du EAJ-PNBk.

Argazki kreditua : Sud-Ouest egunkaria

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!