Artxibak

2024/01/26

Ipar Euskadi barnekaldean hiltegi bat hetsi eta tokiko sail bat bere osotasunean ikaran jartzen da

Pertsonen osagarri zainketari eta abereen ongizateari bere atxikimendua orroitarazten du EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Ipar Euskadi barnekaldean hiltegi bat hetsi eta tokiko sail bat bere osotasunean ikaran jartzen da

ARGAZKIA JAITSI

Horregatik, hiltegiek oso arau zorrotzak errespetatu behar dituzte.

Kalitatezko tokiko ekoizpen sailak defendatzen ditu EAJ-PNBk. Hiltegiak behar-beharrezkoak dira gure hazkuntza eremuan. Bildotsen haragia edo ardi, behi eta zerri haragi sailak hiltegi hauen ongi ibiltzearen menpe dira. 

Maule eta Donibane Garaziko bi hiltegien maila apaltzearen arriskuaz eta beren hestearen arriskuaz oso kezkaturik da EAJ-PNB. Horrelako maila apaltze batek bezeroen galtzea ekar lezake eta haien bizikortasun ekonomikoa zalantzan ezarriko ere. 

Departamenduaren salbuespena defenditzen du EAJ-PNBk : 6 hiltzegi dauzka Pirineo Atlantikoak, besteak beste, 2 edo 3 badirelarik departamenduka. 30 urtez, Frantzian, 360 egituretatik 260era pasatu dira. Ipar Euskadi barnekaldekoak bezala, sail ainitzen hiltegi publikoak ahultzen ari dira eta talde pribatuen menpe diren egitura pribatu berezituak indartzen ari dira, Angelun bezala Bigard taldearekin edo Lahontan, Fipso-rekin. Mail apaltzearen arriskua bakarrik baserriko 4 hiltegiak jasaiten dute. 

Estadoak baserriko hiltegi horiei sustengua eman dezan eta Prefetak mail apaltzearen erabakia gibelaraz dezan galdegiten du EAJ-PNBk. Elgarrekilako aterabideak atseman behar dira gaurko arazoak gainditzeko. Arau gero ta zorrotzagoen eraginkortasuna baloratu behar du ere Estadoak. 

EAJ-PNBk galdegiten du ere Euskal Elkargoak bere inbertsioen lehentasuna eman dezan Ipar Euskadi barnekaldeko bi hiltegiei, barnekaldeko ekoizleetatik hurbilenak direlako.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!