Artxibak
2024/02/08
« Ekologia baikorra eta Lurraldeak » Europazale zerrenda sustengatzen du EAJ-PNBk
1930eko hamarkadatik Europaren aldeko proiektu bat defendatu du EAJ-PNBk. Euskal aberri bat Europa batuan.

Jean Tellechea, hautagaia
Herritarren beharretatik hurbil izan nahi du EAJ-PNBk, garaietako erronkak ulertuz. EAJ-PNBk “ Ekologia baikorra eta Lurraldeak ” zerrendan parte hartzen du. Engaiamendu honen adierazlea, Jean Tellechea Ipar Euskadiko EAJ-PNBren idazkaria, 9. tokian izanen da. Yann Wehrling jauna, Ile de France-ko Eskualde Presidentordea zerrendaburu izanen da. Ekimen berri hau sustengatzen du Corinne Lepage, ohiko Ingurumen ministro andereak.
Eskaintza bakar bat
Eskaintza bakarra izanen da talde ekologistak, « eskualdezaleak » eta herritarrak, bilduz aterabide egingarriak eta nahikorrak plazaratuz.
Asmo hirukoitza partekatzen dugu:
-Europa indartsua, Lurraldeetatik eraikia: Estado oso deserdiratuen Europaren eredua defendatzen dugu, Frantses salbuespen ultrajakobinoaz urrun egonez.
-Europa indartsua, bere tamaina gatik, gure balio demokratikoen kontra edo lehiaketa desleialen kanpoko mehatxuei erantzuteko gai den bakarra. Erronka nagusiak, bereziki ekologia arloan, Europa mailan arautuko dira.
-Lurraldeen Europa, beren ainiztasun kultural, linguistiko edo geografikoan. Europa indartsu baten beste aldearen zatia da. Lurraldeek beren beharrak eta berezitasunak ezagutzen dituzte, eta subsidiariotasun printzipioak horretara bultzatzen ditu. IPCCk orroitarazten digu eragin klimatikorako ekintzen % 70ak lurraldeetan egin behar direla. Lurraldeek hurbiltasun politikak eramaten dituzte, trantsizio ekologikoan, ekintza ekonomikoetan edo kulturan. Elikaduraren subiranotasuna, baserri eta hiri eremuen zainketa, energia berriztagarrien garapena edo tokiko bizi espazioen animazioa daramate, bereziki mugaz gaindiko eremuetan.
-Ekologia baikorra: erronka nagusiak bete behar dira: klima-aldaketa, biodibertsitatearen higadura, izaki bizidunekiko errespetu osoa eta aberei tratu txarrari uko egitea, hondakinak eta bereziki plastikoak murriztea edo ura eta ozeanoak zaintzea. Gure metodoa da, konponbideen eta elgarrizketaren ekologia, solaskideekiko errespetuarekin, denekin, eragile ekonomikoekin, laborantza munduarekin, ezkerreko eta eskuineko partaide politikoekin, aterabideak eraikitzeko gai dena.
-Herritarren parte-hartzea: hiritartasunaren gaurko ikuspegi dinamikoa. Bizitza publikoan guzien parte hartzea, zintzotasunez, adibidez erreferendumak ohikoak bihurtuz, gizarte lasaiago bat eraikitzeko.
« Ekologia Baikorra eta Lurraldeak »en dauden Formakuntza politikoak : Herri Batuen Federakuntza (Okzitania Bastir, EAJ-PNB, Bretoi Alderdia, Lorrenar Alderdia, Okzitania Aberriaren Alderdia, Prouvènço Nacioun), Ekologia baikorra, 21 Norabidea, Frantzia Ekologia, Hirusta, Unibertsalistak, %100 Herritarrak.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
EBB
2025/09/28
BERRIA
2025/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31