Artxibak

2024/04/08

Philippe Neys: Ipar Euskadiko jaun bat joan zaigu.

70 urte zituela hil da Philippe Neys Igande astelehen gauean, eritasun luze baten ondorioz.

rss Ezagutzera eman
Philippe Neys: Ipar Euskadiko jaun bat joan zaigu.

ARGAZKIA JAITSI

40 urte baino gehiagotan, sinesmen handiko gizon hau, bere engaiamenduetan zintzoa, pertsonaia bihurtu zen Ipar Euskadin. Bere garapenean lagundu zuen kargu anitzen bidez: ekonomian, politikan baina ere bere nortasunean kirolaren bidez bereziki.

Philippe Neys etzen bakarrik aho batez hautatutako Ipar Euskadiko Medef-aren presidentea izan. Lehen lehenik, familia-enpresa hazten jakin zuen ekintzailea izan da. 50 urtez, ETPM energiaren eta zerbitzuen alorreko eragile nagusietako bat bihurtu zen Frantzian eta Itsasoz Gaineko Lurraldeetan. Esperientzia honek ekonomiak lurraldeen garapenerako duen garrantziaz ohartu zen, enpresaburu gisa. Horregatik, oso goizik parte hartu zuen Ipar Euskadiko enpresei eta ekintzaileei zerbitzuetan, bereziki Baionako eta Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran, nun oso estimatua zen. Kontzientzia politiko horrekin, modu naturalean sartu zen politikan lehenik Modem-en baitan eta ondotik, Errepublika Martxaren baitan. Euskal Elkargoan eta Mugikortasun Sindikatan hautetsia, politikan agertzeko ausardia zuen tokiko lantegiburu bakan horietakoa izan da.

Zinezko “plaza gizona”, kirolaren maitale eta amaturra zen Philippe Neys, bereziki, pilotan eta errugbian : Itsasuko trinketaren jabea izan zen; Agusti Waltary kubatarraren ibilbidea lagundu zuen bere hastapenean; Frontball-en garapenean laguntza ekarri zuen ere. Pilotaren zerbitzari handia ez ezik, Aviron Bayonnais-eko kidea ere izan zen eta presidente izateko aurkeztu zen duela orain 10 urte. Laguntza horien bidez, neurri handi batean, euskal nortasuna sustatzen lagundu du.

Ipar Euskadiren hazkundeari hainbeste lagundu zion konpromiso anitzdunen gizona gogoratu nahi du EAJ-PNBk. Bere familiari eta Neys Taldeko kideei gure dolumin zintzoenak helarazi nahi dizkiegu.

Argazki kreditua : France Bleu

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!