Artxibak
2024/04/24
Euskadin lehen jarraitzen du EAJ-PNBk
Espainian demokrazia itzuli ondoren eta ia 50 urte berantago, EAJ-PNBk lehen indar politikoa izaten jarraitzen du Euskal Autonomi Erkidegoan. Arrakasta berri honen ondorioz, EAJ-PNBk gaur egun Autonomia Estatutuaren garapenean urrunago joaitea asmoa du, Euskadiko herritar guzien zerbitzura izaiten jarraituz.

Interes guttikoa badirudi, baina EAJ-PNB da Hego Euskadin boto gehien biltzen dituen alderdia, 1977an Frankismo ondoko Espainian lehen hauteskunde demokratikoak egin ondoren. 2024ko Apirilaren 21ean, igandean, EAJ-PNBk irabazi ditu Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskunde autonomikoak (botoen % 35,22a), EH Bilduren aintzinetik (botoen % 32,48), eta bi alderdi abertzaleek 27 diputatu lortu dituzte bakotxa Gasteizen. Botoen % 14,22a eskuratuta, PSEk 12 erserleku berreskuratu ditu, eta etorkizuneko gehiengoaren giltza izanen da.
Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarreko ordezkarien hautatzeko hauteskundeak giro lasaian egin dira, orain egoera normal batean, eta horrek erakusten du euskal demokraziaren heldutasuna. Parte hartze tasa gora egin duelarik ( % 62,5a), boz abertzaleak bozen hiruetako biak baino gehiago biltzen ditu. Historikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskal gizarte osoaren aniztasunaren seinale ere bada, batez ere indar politikoen arteko ezberdintasunak ordezkatuak izatea ahalbidetzen duen sistema proportzionalari esker (PPk 7 eserleku lortu ditu; Sumarrek, eserleku 1). Euskal hautesleen eskaera plural baten erakustaldia da. EAJ-PNBren ustez, gehiengo abertzalea erakusten duen boto horrek, gure borondatea eta aukerak indartzen ditu autonomia estatutu berri baten garapenean, Estatu zentralarekin aldebikotasunean.
47 urtez, EAJ-PNB alderdi bozkatuena izan da Hego Euskadin. Gertakari berezia da Europan, eta hautestontzietako emaitza on horiek erakusten dute Euskal Herritarrek onartzen dutela gure botere kudeaketaren kalitatea eta gure bersortzeko gaitasuna, Euskadiko hiri eta baserrietan, euskaldunen eskaeri eta beharrei adi egonez. Datozen asteetan aliantzak lortzeko lan eginen dugu, erakundeek behar duten boterearen egonkortasuna eskaintzeko, Euskadiko euskaldun guziei entzuten eta zerbitzetan jarraitzeko, alderdia sortu zenetik egiten ari giren bezala. Imanol Pradales lehendakari gazteak (49 urte joan den igandean) talde trebe eta engaiatu baten osatzeko ardura garrantzitsua izanen du, gure aberriaren zati handi baten etorkizuneko erronkei erantzuteko : klima-aldaketara egokitzea, ongizate globalaren maila handitzen jarraitzea, gure presentzia nazioartera zabaltzea eta harrera lurralde bat izaten jarraitzea, elkarrekilakoa eta humanista.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
BERRIA
2025/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31