Artxibak
2024/04/29
« Ecologie positive et Territoires " zerrendan kanpaina eginen du EAJ-PNBk
Europar hauteskundeen hautagaitza aurkeztu du EAJ-PNBk, goiz honetan Biriatun.

Jean Tellechea, Urruñako herri kontseilariak aldarrikatu du : « gaur 8 euskal hautagai gira Yann Wehrling-ek eramaiten duen ECOLOGIE POSITIVE ET TERRITOIRES zerrendan ». Ile de France Eskualdeko presidentordea da Wehrling jauna. Tranzizio ekologikoaz arduratzen da. Defendatzen du : « ekologia baikor bat, egitasmoen ekologia araudi egingarriekin, proposamen egingarriekin, lurraldeen eragileekin batera » dio Jean Tellecheak.
3 ardatz politiko biltzen dituen zerrenda bat
Hiru ardatz politiko nagusi defendatzen ditu zerrendak : herritar zerrenda bat, behar den bihurgune demokratikoarekin hurbiltasun « falta aurpegiratzen dioten Europako biztanleen aintzinean zilegitasun bat atxiki nahi badu » eta aipatu ardatz erregionalista bat, « Frantses Estatuaren hiperzentralizazioa, nortasunak, tokiko ekimenak, erakundeetan eztabaida demokratikoa, politiken eraginkortasuna, bizi gabe uzten dituen arazo gune pizu » horri amaiera bat lortzeko.
Kanpainan zehar, Ecologie positive et Territoires zerrendak « Europa indartsu, Europa hurbil eta zuzena » defendatuko du. Gracianne Mirande Bec-ek zerrendaren proposamen konkretuak aurkeztu ditu.
Euskadi, lurralde Europarra
Jean Tellecheak azpimarratu du : « Ipar Euskadin, gaur hasten dugu gure kanpaina Biriatun, herri sinbolikoa, Bidasoaren bazterreko egoeraren gatik eta historikoki 2 aldeetatik etorritako herritarren gatik; Europar Batuari atxikiak dira Euskaldunak. Eskualdeei, bereziki mugaz gaindikoei, kasu egin die beti Europa Batuak, bere programekin eta bere Estatu kideen arteko ezberdintasunak, eskualdeen bidez murrizteko borondatearekin.
Europar Batuarekin identifikatzen gira. EUSKADI EUROPAN, EAJ-PNBren lelo bat da, 1930eko hamarkadakoa. Sekulan baino gaurkotasun handikoa da. Gure euskal aberri proiektu gauzatuko da, Europa Batuan sartuz. Ziurtasun bat da. Hori da gure proiektu politikoa EAJ-PNBn ».
Ipar Euskadiko itzulia bizikletaz
Kanpaina urria eta dinamikoa preparatua da, bereziki Ipar Euskadiko itzuli batekin, Maiaztaren 20tik 25eraino, Larrañetik Irun arte. « Bizikletaz egindako kanpaina aste honetan, parada izanen da jendea bere herrian ezagutzeko, eta, egunaren bururatzean, bilkura publikoak antolatzeko.
Azkenik, Irunen mitin berezi bat eginen dugu Oihane Agirregoitia EAJren Europako hauteskundeetarako Espaniar Estadoko hautagaiarekin, Yann Wehrling eta Corinne Lepagerekin ».
Bururatzeko, bilkura bat eginen dugu Ekainaren 6an, Baionan.
EAJ-PNBk aurkeztu HAUTAGAIAK (zerrendan duten tokiaren arabera)
Jean Tellechea : 3. ; URRUÑA. Herri kontseilaria eta EAJ-PNBren idazkaria. 2009an eta 2014an zerrendaburua Europar hauteskundeetan
Gracianne Bec Mirande : 10. ; DONIBANE LOHIZUNE. EAJ-PNBren kidea. Tranzizio ekologikoan ingenieria.
Sandrine Dedet : 24. ARROSA energi berriztagarrien garapenerako militantea
Mathieu Membrede : 33. LUHUSO. Lapurdi Barnekaldeko EAJ-PNB taldearen burua. Lantegiburu engaiatua
Anne Gaelle Badiola : 54. ; URRUÑA. EAJ-PNBtik hurbil. Erakaslea engaiatua elkarte alorrean
Christophe Lamboley Depoire : 61. ; MIARRITZE. Miarritzeko EAJ-PNB taldearen burua. Ingenieria digitalean
Gaxuxa Elhorga-Dargains : 64. DONIBANE LOHIZUNE. EAJ-PNBren kidea. Euskararen garapenerako militantea
Benat Arrabit : 69. ARROSA. EAJ-PNBren kidea. Auzapeza. Euskal Elkargoaren presidentorde ohia.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/04/18
BERRIA
2025/04/08
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29