Artxibak
2024/05/06
EAJ-PNB: emazteak denak batera babestu behar ditugu !
Argitasun eta irmotasun osoz salatzen ditu EAJ-PNBk emazteek pairatzen dituzten indarkeria mota guziak.

Maiatzaren 3ko, Ostiralean, gertatutako krimen itsusia argi erakusten du emazteak gaurko gizartean ahulduak direla oraindik : ezegonkortasuna, droga, segurtasun eza eta noraezean egunero gehitzen zaizkionean, emazteen bizitza berehalako arriskuan da. Maiatzaren 5eko, igandean, Baionako Errepublikako prokuradoreak prentsaurreko bat eman du Donibane Lohizuneko hotel batean emazte gazte baten hilketari buruz. Hilketa berri honek, gure gizarteari min gaitza egiten dion errealitate hori ohartarazi behar gaitu. 2022an, 118 emazte hil ziren etxeko indarkerien ondorioz, 267 emazte erahilketa saiakera baten biktima izan ziren; hiru egunetatik batean, emazte bat feminizidioaren biktima izan zen bere bikotekidearen edo bikotekide ohiaren eskutik; Erahildako emazte horien herenek aintzinetik ere izan zuten indarkeria motaren bat bikotearen baitan. Pirinio Atlantikoetan, 406 emazte dira etxeko indarkeriaren biktima izan direnak. Nahiz eta azken urteotan lege eremua aldatu izan den eta kontzientzia zabaldu den "feminizidio", "genero-indarkeri" edo "eraginpekotasun" bezalako hitz argiak agertzearekin, hori ez da nahikoa! Denak adi egon behar gira horrelako egoeren aintzinean, gure ahaideak, auzokoak, gurutzatzen ditugunak edo begirada pausatzeko ohitura ez dugunak zainduz... Desbideratze horien aintzinean lagundu dezaketen erakundeak ezagutu behar ditugu, eta laguntzen jarraitu.
EAJ-PNBk berretsi eta aldarrikatzen du, irmotasun osoz, indarkeriarik gabeko gizartearen aldeko engaiamendua. Alderdi politiko gisa, hau da, gizarte aldaketarako eragile sozial gisa, EAJ-PNB kontziente da gizarte zuzenago eta berdinzaleago bat lortzeko egin behar den lanaz. Gertakari ezberdin horien aintzinean, gutti gora behera mediatizatuak, sekulan ez dugu egin behar den guzia egiten, gure esku dagoen guzia egiten, emazte bakar batek indarkeria eta bereizkeria jasaten duen bitartean. Horretarako, pertsona guziak elkartu behar ditugu, tokiko erakundeak, Estado mailakoak... kausa kolektibo honen gibelean. 2023ko Abenduan argitaratutako VRS inkestak erakusten duenez, "Auzitan jarritako 117.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten Fiskaltzek 2022an aztertutako bikotekideen arteko indarkeria kasuetan. Gizonak dira auzipetuen % 87a. 2022an bikote barneko indarkeriagatik zigortutako 37.800 pertsonetatik % 94 gizonezkoak ziren. Ia 50.000 pertsona auziperatuak izan dira 2022an Fiskaltzek aztertutako sexu indarkeria kasuetan. 7.500 pertsona kondenatu dituzte. Horietako % 99ak gizonak ziren. Azkenik, bi biktimatik bat baino gehiago adingabeak dira. Horietako % 83ak neskak dira ". Bakotxari dagokigu beraz, zain egotea eraginpekotasun mekanismoen aintzinean. Bereziki, emazteei egiten zaizkien bortizkerien desagerrarazten ahal izateko, iratzartzen den gizarte bat behar dugu. Ipar Euskadin badira egoera larrienei erantzuteko erakundeak: Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroa eta bere Bictimologia Unitatea, Atherbea elkartea, polizia eta jendarmeria zerbitzuak... Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroari lotuz, emazteen aurkako indarkeriaren borrokan, sexu osagarriaren gaineko heziketan eta laguntzan parte hartzen duten elkarte ainitz laguntzen eta jarraitzen ditu Euskal Elkargoak, hala nola Familia Plangintza... Euskal Elkargoak ere parte hartzen du lurralde osoan larrialdiko etxebizitzak sortzen, biktimak hartzeko. Pertsona eta erakunde guzien zaintzapean eta bakotxaren onginahiari esker jarraitu behar duen lana da. Euskal gizarteak hala galdegiten du: joan den Azaroaren 25ean, 600 manifestari baino gehiago ibiltzen ziren Baionako karriketan, emazteen ganako bortizkeriaren aurka eta "gizartea hezteko":
EAJ-PNBk dei egiten du Donibane Lohizunen, gaueko 7etan, Louis XIV plazan, deitutako manifestazioan parte hartzera.
Argazkia : Sabin Etxea, EAJ-PNBren aberri mailako egoitza Bilbon, joan den Azaroaren 25an, Indarkeria maxisten aurkako nazioarteko egunean, « ez ezetz da » lelopean.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/04/18
BERRIA
2025/04/08
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29