Artxibak

2024/05/27

Peio Etxeleku bere presidentea osoki sustengatzen du EAJ-PNBk

EAJ-PNBren antolakuntzak bere sustengu osoa ematen dio Peio Etxeleku, bere presidenteari, Jean René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak hartu duen alde bakarreko erabakiaren ondotik.

rss Ezagutzera eman
Peio Etxeleku bere presidentea osoki sustengatzen du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

Etchegaray jaunak erabaki du Peio Etxelekuri kentzea Errobi poloko erreferente eta animatzaile papelei lotuak zaizkion ordezkaritzak.

Polo honekin solastatu gabeko erabaki bortitz honek, boterearen praktika bat berresten du, Erakundearen Gobernantza Itunaren gibelean zegoen adostasunaren eta elkarrekiko errespetuaren izpiritutik urrun egonez. Nehor ez da engainatua maniobra politiko honen mamiaz. Ahots aske eta gehiegi berezia baztertu nahi da.

EAJ-PNBk txalotzen du Peio Etxelekuren ausardia politikoa Kanbon, aitzaki bezala erabiliak izan diren bazka lurren suntsitzea ondorio bezala duten egitasmoei buruz. Arduradun politiko gisa jokatu du, egoera lasaitu nahian tentsio sozial handiak pizten dituen dozier batean. Laborari munduaren zailtasunak handitzen dituen laborantza lurraren eskasia, etxebizitza merkatuan tentsioak, lo eremu bat bilakatzeko arriskuan dagoen Errobi polo batean garapen ekonomiko berezi baten beharra. Hain larri diren gai horietan, elkarrizketatik eta eztabaida leku ezberdinetatik pasatu behar da praktika demokratikoa, herritarren eta hautetsien artean, hautetsien artean. Lankidetza zabal bat beharrezkoa da eragile ezberdinekin, bereziki laborarien munduarekin, hartzen diren erabakiak zilegitasun zabalenaren gainean finkatzeko. Lankidetza hori ez da egin. Peio Etxelekuk proposatzen duen bide demokratiko bakarra da, adostasun lasaigarri baten eraikitzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!