Artxibak

2024/12/02

Estatu frantsesak bere lurraldeetako hizkuntza guziak zaindu behar ditu

Azken asteotan, Estatuko maila guzietan erasotuak izan dira aipatutako eskualde hizkuntzak.

rss Ezagutzera eman
Estatu frantsesak bere lurraldeetako hizkuntza guziak zaindu behar ditu

ARGAZKIA JAITSI

Azaroaren erdialdean, Frantziako Akademiaren azken hiztegiaren aurkezteko ekitaldian, Errepublikako presidenteak berak adierazi zuen " Eskualde hizkuntzak nazioaren zatiketa tresna" izan direla. 2021ean "altxor nazional" gisa aipatu zituen hizkuntza horiek 2024an "nazioaren zatiketa tresna" bihurtu direla erran zuen. Ondorioz, egoera okertu da aiptutako Eskualde hizkuntzentzat.

2024ko Azaroaren 26an, Marseillako Administrazio Auzitegiak baieztatu zuen Korsikako Biltzarrean korsikeraz hitz egitea Konstituzioaren aurkakoa zela. 2023ko Martxoaren 9an Bastia auzitegi administratiboak epaia eman zuen Korsikako Biltzarraren eta bere gobernu kontseiluaren erabakiei buruz, eta frantsesa ez den beste hizkuntza bat erabiltzea debekatzen zuen. Korsika, Katalunia eta Ipar Euskadiko herriko etxeetan aipatutako eskualde hizkuntzak erabiltzeko oztopoek argiki erakusten dute egoera hau. Duela hamar urte, 2014ko Agorrilaren 6an, Paueko Administrazio Auzitegiak Uztaritzeko Herriko Etxean euskara hizkuntza koofiziala izatea onartu zuen erabakia baliogabetu zuen, "Errepublikako hizkuntza frantsesa da" Konstituzioaren 2. artikuluan oinarrituta.

Rennes-en, 2022tik, Bretainiako Eskualde Kontseiluak debeku hori saihestu du, bretoieraz eta galoz errandakoa frantsesera zuzenean itzultzea ahalbidetuz bilkuretan. Molde berean, Euskal Hirigune Elkargoan euskararen erabilera soilik frantsesez itzuliz egin daiteke. 2018ko Ekainean, gure lurraldeko hizkuntza gisa euskara eta gaskoi ofizialki aitortu zituen. Ahalegin horri jarraipena eman behar zaio, eta lege- eta arau-esparruak egokitu behar dira tokian tokiko hizkuntzen berreskurapena bermatzeko. Haien koofizialtasuna oinarrizko ekintza izango litzateke, gure hizkuntza- eta lurraldearen berezitasunak zaintzeko.

Frantziako Estatuari Konstituzioaren 2. artikulua aldatzea eskatzen dio EAJ-PNBk

Duela ia 20 urte, euskara entzun zen lehen aldiz ofizialki Europako erakunde batean. Jose Mari Muñoa, Ibarretxe Lehendakariaren kanpo-harremanetarako arduraduna, Europako parlamentari guziei zuzendu zitzaien euskaraz. Duela 20 urte izan zen, Europako Parlamentuan, eta gaur egun Frantzian ezinezkoa litzateke. Frantzian, presidenteari XVI. mendeko Villers-Cotterêts errege-jauregian sinatutako ordenantza gogoratzea gehiago gustatzen zaio. Emmanuel Macron-ek, frantsesaren erabileraren inposaketa erresumaren administrazioan eta justizian nahiago du orroitarazi, XXI. mendeko gizartearen eskariari entzutea baino.

EAJ-PNBk gauza bera eskatu du azken 30 urteetan Iparraldearentzat: euskarara ofiziala bilakatzea. Euskal Hirigune Elkargoaren hizkuntzen alde egiteko tresna guziak sustatu behar dira. Euskararen erabilera juridikoki zainduko duten esparru-akordioetan lan egin behar da. Horretarako ez da bakarrik prest gizartea, hori eskatzen du: helduen %41ek euskaraz eta frantsesez irakaskuntza elebidunaren aldekoak dira.

Horregatik, Frantziako Estatuari Konstituzioko 2. artikulua aldatzeko eskatzen jarraitzen du EAJ-PNBk. Gogoarazten du eleaniztasuna aberastasun kultural eta intelektuala dela nazio eta estatu guztientzat. Europako herri ainitzetan indarrean dagoen hizkuntzen koofizialtasunak ez du haien osotasuna ezta onartutako legeen eta erabakien onarpen juridikoa arriskuan jartzen.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata