Artxibak
2025/09/10
Larunbat hontako Euskal Kultur Erakundearen mobilizazioa sustengatzen du EAJ-PNBk
Euskal Kultur Erakundeko kideen mobilizazioa sustengatzen du EAJ-PNBk, Frantziar Estatuaren dirulaguntzetan sekula ikusi ez den 30 000€ko beherakada baten aitzinean.
EAJ-PNBk euskal kultur elkarte nagusien bilgune eta gure lurraldeko kultur animazioaren gako bilakatu den erakunde hau defendatzen du. Euskararen erakargarritasuna murriztea eta euskal kulturaren bizitasuna ahultzea dakar neurri hau.
EAJ-PNBk euskal kulturgintzari seinale kezkagarria igortzen dion aurrekari bat salatzen du, Euskararen Erakunde Publikoaren aldeko dotazioak ere oso eskasak direnean Estadoaren gandik.
EAJ-PNBk ikusten du euskara eta euskal kultura ez direla lehentasunak Estatuarentzat. Aurrekontu murrizketen zeharkako biktimak dira, logika administratibo eta teknokratiko huts batean.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/06/12
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






