Artxibak
2026/06/01
Euskararen aldeko neurrien abiadura aldatzeko garaia da!
Seaskako murgiltze pribatukoek bezala, irakaskuntza publiko eta pribatu konfesionaleko sail elebidunetan dauden lizeoko ikasleek ere euskarazko batxilergo baten aukera zor zaie.
Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) arabera, lizeoko « ikasle euskaldunen » erdia baino gehiago kasu horretan lirateke. Egiazko anbizio bati esker, murgiltze eta sail elebidunetan sartzen diren ikasleen kopurua zinez gora egin beharko luke.
Urrats bat aitzina atzera egin ondoren.
Joan den astean, Edouard Geffray, Hezkuntza Nazionaleko ministroak "Eskualde hizkuntzen" azterketak egiteko esparru argi bat iragarri zuen. Udan, dekretu baten bidez erreforma bat finkatu beharko litzateke, 2028tik aitzina euskarazko espezialitate bat pasatzeko sail euskaldunen ikasleentzat. Berri baikor hori Ipar Euskal Herriko legebiltzarkideen etengabeko mobilizazioaren emaitza da. Aintzinapen hori atzerapauso aipagarri baten ondorio dela gogoarazten du EAJk, 2019an, Blanquer izeneko erreforman, matematika eta historia geoko probak euskaraz baimendu ez zirenean, ikasteko hizkuntza euskara zenean!
Euskara denentzat defenda dezagun!
Ikasle euskaradun guztiek euskarazko batxilergoa izateko eskubidea dute. Gaur egun, Seaska sareko murgiltze bide pribatuko ikasleak baizik ez lirateke sartuko erreforma horretan. Beti ere EEPren datuen arabera, euskaraz eskolatutako ia 1.000 lizeotatik erdiak baino gehiago kanpoan geldituko lirateke sail elebidun publiko edo pribatuan. Ikasle guztek euskarazko batxilergoaren aitzinean tratu zuzen bat izatea defendatzen du EAJk, murgiltze pribatutik edo sail elebidun publiko edo pribatu konfesionaletara. EAJk beren egoerara egokitutako aterabideak galdegiten ditu, gai amankomunetatik abiatuz.
Euskara denen hizkuntza da, eta EAJk euskarazko irakaskuntzaren aldeko egiazko anbizioa aldarrikatzen du, euskarazko batxilergoan dauden ikasleen kopurua gora egin dezan. Bi ardatz nagusi lehenetsi behar dira:
• Euskarazko irakaskuntzaren eskaintza ikastetxe guzietan proposatzea, Ipar Euskadin, duela 30 urteko printzipioa. Urteko eskolen azken sartzean, lehen hezkuntzan 64 ikastetxeek, 8 kolegioek eta 3 lizeoek etzuten oraindik neurri hori aplikatzen. Guttienez, Molac legeak dioen bezala, ikasle guziei eskaini beharko litzaieke irakasgai bat « eskualde hizkuntzan ».
• Irakasle euskaldun gehiago familien eskaerari erantzuteko. Ikasleen kopurua mugatua da horregatik. EAJk Estatu zentralaren, tokiko erakundeen eta Euskal Elkargoaren arteko irakasleen baterako finantzaketak proposatzen ditu, Molac legearen babesean.
Bada garaia euskararen aldeko neurrien abiadura aldatzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






