Artxibak
2005/06/05
Josune Ariztondok Xiberuko Zohardiako kideak hartu ditu Sabin Etxean
Xiberuko Zohardiako kideek Sabin Etxea bisitatu dute gaur goizean. Josune Ariztondo Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak, Iparraldeko usadiozko kultur elkarterik zaharrenetarikoa den honetako kideei, EAJren egoitzan harrera egin eta areto eta bulegoak erakutsi dizkie.
EAJren EBBren idazkariak adierazi duenez "duela 25 urte politikoki Iparraldera begira geunden. Hegoaldean krisi ekonomiko gogorra geneukan. Kultura eta euskara ere krisian zeuden. Gaur egun, espainiar Estatuan erreferentzi bihurtu gara. Gure ikastetxeek hainbat aipamen eta sari jaso dituzte Europa mailan. Gure enpresa-sarea ere sendoa da oso. Baina bakea behar dugu; normalizazio politikoa lortu behar dugu".
"Abertzaleak gara eta guretzat Euskal Herriaren burujabetza da helbururik garrantzitsuena, horretarako, bide demokratikoak erabili behar ditugularik" gaineratu du Ariztondok.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






