Artxibak
2014/03/14
EAJ-PNBk Herri hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu Baionan
EAJ-PNBk bere 24 hautagaiak aurkeztu ditu heldu diren Martxoko 23 eta 30 Herri hautekundeentzat. 16 herrietako zerrenda ainitzetan barne dira, erran nahi baita 2008an baino hautagaien bikoitza.
Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru batzarreko presidentea, Txaro Goikolea, Ipar Buru Batzarreko presidentea, Beñat Arrabit, Arrosako auzapez jeltzalea eta Jean Tellechea, hautagai horietarik batek hitza hartu dute, gaualdi honetan.
« Duela 115 urte, EAJ-PNBko lehen ordezkariak Herriko Etxeetan egon ziren. Frantzian, badu orain 20 urte, lehen aldikotz aurkeztu ginela, hautesleen aintzinean. » azpimarratu du Andoni Ortuzar-ek. Buruzagi jeltzaleak zion bezala, « EAJ-PNB udal hauteskunde hauetan aurkezten da Iparraldeko gizartean hazi nahi duelako. Iparraldeak altxatu behar du. Bere arima euskaltzalea indartu behar du, bere nortasun ikurrak berreskuratu. Hezkuntza publiko bat behar du zeinek euskara barnean hartuko duen. Aliantza sozial benetakoa sortzeko aukera izan behar dugu gure berezitasuna benetan errespetatuko duen administrazio berriarekin. Inor gorrotatu gabe, eta era berean, ezeri uko egin gabe. Erakunde propio bat behar du Iparraldek. Gure ahotsa, Iparraldekoa Parisen entzuna izan behar da. Horixe da gure asmoa. »
Txaro Goikolea-k orroitarazi du « hautetsi jeltzaleen eginbeharra, besteen alde lan egitea, beren herriaren onurako, bereziki eta Iparraldearentzat, orotarat. Ez da besteen gandik irtenbidea, gure herriaren alde. Guk ditugu lankidetza orekatuak bultzatu behar Hegoaldeko berritasun eta hazkunde poloekin ».
Jean Tellechea-k azpimarratu du : « hautetsi jeltzaleen izpiritu eraikikorra, beste batzuekin lan egin, herriaren alde, alderdikerietatik urrun ».
Beñat Arrabit, Arrosako auzapez jeltzaleak bere ibilbidea orroitarazi du frantses alderdi handietatik urrunduz, gure Alderdian sartu arte, bere balorrekin eta herri honentzat duen anbizioarekin bat egiten duelako. « Alderdi zintzo bat aurkitu dut, herri honekin engaiatua dena. Ez dut dolurik EAJ-PNB-en izaitea gatik ». Mezu bat igorria biharko hautetsiei, EAJ-PNBn sartzeko eta oraindik gehiago bere errotzea indartzeko Iparraldean.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






