Artxibak
2014/05/21
Amankomun Laborantxa Politika (ALP) kalitatezko euskal laborantxarentzat
ALPk pizu handi bat daukaga, %35a ordezkatzen baitu Europar Batasunaren aurrekontuan. 2014-2020 denboraldirako ALPren aldaketak laguntzen banaketa berri bat proposatzen du, bainan Estadoen esku utzi ditu gai horien kudeaketa. Alta, hurbiltasunari lotua da kudeaketa eraginkorrra !
Estado frantsesari galdegiten diogu tokiko poderei gaitasuna uztea ekintzen eramaiteko laborariekin eta larorantxa molde ezberdinen ainiztasunean.
ALP bat nahi dugu :
- laborantxa bat garatzeko kalitatezko elikadureetan oinarritua eta ekoizpen molde jasangarriekin
- salerosketen zirkuito laburrak tokiko elikadurentzat
- elikaduren ainiztasuna bermatzeko, alor berriak indartzeko, Kintoa xerria edo garagarnoa bezala
- etxalde ttipientzat laguntza handiagoak bermatzeko, gako bat delarik belanauldi berrien segurtatzeko, inbertsio handiegiak egin gabe
- teknologi berriak garatzeko kudeaketarentzat, salerosketentzat eta laborari elikadurak integratuz kultur ondarearekin, ingurumenarekin kalitatezko eskaintza turistiko batentzat
- OGMen debekatzeko
- laborari munduaren onarpen zoziala garatzeko, laborariak sobera gaizki bizi dutelako beren izaera zoziala, beren burua garbitzen dutenen tasa kezkagarri eta onartezin batekin
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






