Artxibak

2016/07/12

EAJ-PNB eta "El Khomri" deitutako Lan legea

EAJ-PNBk lan lege hau kritikatu du, goiz huntako prentsaurreko batean : " lantegi ttipientzat deitoragarria aintzinapen zozial handirik gabe langileentzat".

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNB eta

ARGAZKIA JAITSI

Frantses gobernuaren arabera, « El Khomri » deitutako lan lege egitasmoari esker, enplegu gehiago, askatasun gehiago eta babespen gehiago izanen dira. Lan zuzenbidea arraegitea du helburu, talde negoziaketei pizu gehiago emanez.

Alta, denborarekin aldatu eta itxuragabetu lan egitasmoa bilakatu da, neurri handirik gabe, lege ttipi bat gizarte aintzinapenean, zehatzgabeko hainbat pundu utziz Lan Kodigoaren baitan. 2. eta 13. Artikuluen punduak nabarmenenak dira. Bakarrik bi adibide emaiteko : lantegiek kanporatze arrazoinen gaurko definizioak bazterrean utz ditzakete, « egiazko arrazoin serios »aren definizioa zalantzan ezarriz edo ere opor ordainduen moldeak lantegi hitzarmenei definizioa utziz (kalkuluaren moldea eta erreferentzia denboraldiaren finkapena).

Lege hau plantan ezartzeko, 130 dekretu beharrezkoak izanen dira. Ondoko legealdian jarraitzen bada, 2020an bakarrik horren ondorioak sendituko dira. Testu hau lantegi handi eta multinazionalentzat baikorra da, lantegi hitzarmen moldatuen egiteko askatasun osoa ukanen dutelako. Beraz, nazioarteko finantzari mesedegarria da. Aldiz, zehatzgabetasun antolatu hortan ezkor izanen da lantegi ttipientzat. Horiek dute gure lurraldearen ekonomi mundua gehiena osatzen. Lege ezkorra izanen da frantses ekonomia eta bereziki Ipar Euskadirenarentzat, « malgutasun-babespen » oinarria ez baita gauzatzen ahalko, lege arauditegia beti hain konplexua egoiten bada.

Erronka ekonomikoak gogoan atxikiz, gure Alderdia, bere humanismoari loturik egonez, deitoratzen du jendeak sakrifikaturik izaitea garapen ekonomiko ultra liberala eta mundializazioaren izenean. EAJ-PNBrentzat, etorkizuneko neurriek tokiko lantegien lehiakortasuna hobetu behar dute, lantegiburuen engaiamendua eta langileen iharduera segurtatzeko. Horretarako, guttienez, heziketa profesionalaren desentralizazioa izan behar da, lantegi eta langile bakotxen beharrei erantzuteko eta lege arauditegiaren sinplifikazioa egin « orden publiko zozialaren oinarria » errespetatuz. Horrek langileari araudi hoberena segurtatzen dio, gatazka bat bada araudi ezberdinen artean (lege, konbenio edo hitzarmen kolektikoa, lan hitzarmena).

EAJ-PNBk sinesten du langile eta lantegiburuen arteko maiz ezberdin diren interes gatazka ez den lantegi batean. EAJ-PNBk sinesten du lantegi batean, nun bakotxa arduradun izanez ongi bizitzen ahal den baldintza hoberenetan, talde batean, kooperatiba sisteman ! Oraindik gutti ezaguna den antolaketa irtenbide hau Euskadin egitasmo ekonomiko handiak eraikitzen lagundu ditu gizarte aintzinapen handiekin ! Izpiritu kooperatzailea edozoin motako lantegietan sustatu behar da.

 

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!