Artxibak
2016/08/05
LAB sindikata Lantegi Ttipien hauteskundeetan izan behar da.
Bordaleko Instanzia Handiko Auzitegia-k CGT sindikatari arrazoin eman dio, galdegin duelarik, 2016 urte bukaeran, enpresa ttipien hauteskundeetako LAB-en hautagaitza baztertzea.
Oraino onartua izan behar den erabaki juridiko hau, Lanaren Zuzendaritza Orokorrak, LAB-en hautagaitzaren onartze erabakiaren kontra doa. Ipar Euskadiko sindikatze ordezkapenari kalte egiten dio. Edozoin ideologia ukanik, LAB-ek bere lekua irabazi du lurralde hontako sindikaten eremuan.
EAJ-PNB-k salatzen du LAB baztertzen duen frantses uzkurtze giro hori, pro-marxista eta lantegiburuen kontrakoa den CGT sindikatuak LAB akusatzen duelarik politika egitea eta baztertzaile izaitea, euskararen erabilpenean. Erabaki hau demokrazioaren sindikatze askatasuna eta ainiztasunaren kontra doa.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/16
BERRIA
2025/10/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







