Next Euskadi
Zure iritzia interesatzen daigu!

Artxibak

2022/05/09

PDE-ren adierazpena, EAJ-k Europaren Egunaren kariaz bere egiten duena

Aurten, maiatzaren 9a inflexio puntu bat izango da Europarentzat. 70 urte beteko dira Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Komunitatea eratzeko Ituna berretsi zenetik baina, aldi berean, 70 urte beteko dira Defentsaren Europako Komunitatearen sorrera izenpetu zenetik. Europar Batasunak azken urte bi hauetan ezagutu dituen aldaketa nabarmenen gainetik, Rubikon berriak zeharkatzea erreklamatzen dugu Europako Demokratek.

rss Ezagutzera eman
PDE-ren adierazpena, EAJ-k Europaren Egunaren kariaz bere egiten duena

ARGAZKIA JAITSI

Zor bateratua ezarri ondoren, Europako defentsarako konpromisoa hartu eta txertoak elkarrekin erosteko eta Estatu kideetako gaixoen transferentziarako konpromisoa hitzeman ondoren, EBk urrats berriak eman behar ditu orain. Ukrainako tragediak agerian uzten du Batasunaren erreforma sakonari heldu behar zaiola eta estrategia berri bat behar dela Kontinente Zaharrean demokrazia eta segurtasun kolektiboa bermatzera begira.

Europako herritar guztioi eragiten diguten erronken aurrean, egun gure mugetan ematen ari direnak, gure balore humanistak islatu behar dira energian, osasunean, kulturan eta beste hainbat esparrutan, eta larrialdi humanitarioari erantzun behar diote. Europak izugarri erakutsi du bere moralari eusten dakiela, baina orain benetako potentzia bihurtu beharra du demokrazian, esparru digitalean, industrian eta arlo militarrean.

2030ko Europak oinarri izango ditu subiranotasun partekatua, demokrazia berroneratzea eta geureganatzea. Europako Hauteskunde garrantzitsuetatik bi urtetara gaudela, nazioz gaindiko zerrendak osatuz benetako hauteskunde europarrak izango direla gogoan, Europak aurrera egin duela esan dezakegu. Herritarrei aukera demokratiko bikoitza eman behar diegu, alderdiak bozkatzeaz gain zuzenean herritarren parte hartzerako mekanismoen bidez bozka dezaten.

Europako Demokratek harago joan nahi dugu. Toki eta erregioen dimentsio indartsuago eta ezagunagoa izan ezean, EBk ezin izango baititu erabaki onak hartu. Horregatik, Europako Parlamentuak Itunak berritzeko prozesua hasi behar du, behar besteko aldaketak egin eta subsidiariotasun aktiboa berretsi, Europako Parlamentuarekin batera Estatuetako Parlamentuen eta Erregioen Komitearen parte hartze handiagoa emanez.

Humanismoa ez da lortuko soilik Europa mailan hartutako erabakien bidez, baizik eta baita Europaren barruan gure arteko ezberdintasunak defendatuz eta sustatuz eta gure nortasun eta hizkuntza propioak babestuz ere. Hori dela eta, Europako gizalegezko hezkuntza eskatzen dugu, ingurumenaren, biodibertsitatearen eta bitarteko digitalen gutxieneko mailak, eta gazteentzat benetako gizarte-zerbitzu europarrarekiko konpromiso-moduak sustatzea.

EAJ-PNBren baitan balore horiek partekatzen ditugu Europako Demokratekin. PDE-Europako Alderdi Demokrataren kide aktibo garen aldetik, gure Alderdiak bere sustrai europazaleak dauzka Batasunaren sorreran. Ehun urte luze egin dituen Alderdia gara eta gure borondate irmoa da Europarentzat etorkizun hobea eraikitzen eta bideratzen jarraitzea, gure euskal nortasuna abiapuntutzat hartuz.

Next Euskadi
Saltokiak
2017ko Ekainaren 11a eta 18aren Legebiltzarreko hauteskundeak - Programak jaitsi

Les Démocrates Basques
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.